Sorkuntza tailerra eskainiko du Maddi Urangak ekainaren 26tik uztailaren 31ra bitartean
Sorkuntzaren eta gorputzaren bitartez "norbere emozioen lanketa" egingo dute partaideek. Sei larunbatetan banatuko emango du tailerra, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Tailerra doakoa izango da, eta parte hartzeko izena eman beharko da.
Maddi Uranga arte- eta sormen-terapia dinamizatzaile zumaiarrak sorkuntza tailerra eskainiko du laster. Ekainaren 26tik uztailaren 31ra bitartean, larunbatero, 10:00etatik 14:00etara bitartean elkartuko dira tailerreko partaideak, Torreberriko bigarren solairuan, "sorkuntzaren eta gorputzaren bitartez nobere emozioen lanketa" egiteko. Tailerra euskaraz izango da.
Antzerkiak eta arte plastikoak ematen dituzten metaforez baliatuta, norbere gorputzak eta buruak esaten duena aditzen hasteko balioko du tailerrak. Horretarako, noberarentzako eta taldearentzako inguru goxo bat sortuko dute.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17



