TAO sistema baloratzeko mahai tekniko-politikorako bi herritar behar ditu Udalak
Udalak beste bi herritar behar ditu, horietako bat Larretxo auzokoa. Azaroaren 22an eta 29an bilduko da mahaia. Parte hartzeko interesa dutenek mugikortasuna@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute.
Udal politikari eta teknikariez gain, ostalaritza eta merkataritza sektoreetako ordezkariek, eta bertakoen eremu desberdinetako ordezkariek osatzen dute mahai tekniko-politikoa. Orain artean ere mahai horrek gidatu du TAO sistemaren aldaketa, eta ordenantza berriaren balorazioa egiteko bi saio egingo dituzte azaroan zehar. Saio horietan azken bi asteotan herritarrek egindako ekarpenak ere landuko dituzte.
Azaroaren 22an eta 29an elkartuko da mahaia (astelehenez izango dira bi saioak), 15:45etik 17:00etara bitartean udaletxean. Ahalik eta balorazio osatuena egiteko, beste bi herritar behar ditu Udalak, horietako bat, lehentasunez, Larretxo auzokoa.
Mahaian parte hartzeko borondatea dutenek mugikortasuna@zumaia.eus helbidera mezu bat bidali beharko dute, izen-abizenak eta auzoa adieraziz, azaroaren 16a baino lehen. Izen emate asko badaude, zozketa bidez egingo da ordezkarien hautaketa.
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Parte hartzea
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- 650 korrikalaritik gora ariko dira Flysch Trail lasterketaren 14. edizioan 2023/10/05