'Tipi-tapa!' programan parte hartzera deitu dituzte Zumaiako adinekoak
Asteazkenetan elkartzen dira, taldean ordubete inguruko ibilaldiak egiteko. Jarduera honen helburu nagusiak dira adinekoen osasun egoera hobetzea eta aisialdi jarduerak sustatzea. Jarduera fisikoa egiteaz gain, bakardadea saihesteko eta lagunarteko espazioak sortzeko aukera bikaina eskatzen ditu programak.
Jakina da jarduera fisikoak pertsona guztien osasun-egoeran islatzen dituen onurak. Adineko biztanlerian kasuan garrantzi handiagoa du, gainera. Era berean, jarduera fisiko erregularra egitea lehentasunetako bat da osasun egoera mantendu zein hobetzeko, gaixotasun kronikoak zein endekapenezkoak prebenitzeko ere balio du, gainera.
Horiek horrela, programa honek aukera ematen die Zumaiako adinekoei jarduera fisikoa lagunartean egiteko. Astean behin, asteazkenetan, ordubeteko ibilaldiak egingo dituzte programan izena ematen dutenek. Ibilaldian zehar mugikortasuna, koordinazioa eta indarra lantzeko aukera izango dute partaideek, betiere norberaren gaitasun eta aukeren arabera. Saio horiek gidatzeko boluntarioak izango dituzte lagun.
Izen-ematea
Interesa dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan izena emateko. Horretarako 943 86 22 00 telefono zenbakira deitu edo brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute. Aurrez aurre ere eman daiteke izena, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan.
Boluntario moduan parte hartu nahi dutenak ere Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzera deitu dituzte.
Branka | Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Aizkorri kalea 4
Astelehenetik ostiralera: 08:15-14:30

Albiste erlazionatuak
Adinekoak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



