Udalak eta Txiribuelta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, 0-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zerbitzua eskaintzeko

2021/03/12

1500 euroko laguntza eman dio Udalak Txiribuelta elkarteari, bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Halaber, Aita Mari antzokiko goiko solairuko geletako bat utzi dio Txiribueltari, biltegi moduan erabiltzeko.

Txiribuelta elkartea 0-6 adin tarteko haurrak dituen Zumaiako familien elkartea da, eta honako helburuak ditu, besteak beste: 0-6 urteko haurren garapen osoa lortzea; hazkuntzari lotutako zalantzak, kezkak eta gogoetak elkar trukatzeko bilgune izatea; eta familien artean komunikazio bide berri bat hasi eta zabaltzea.

Zumaiako Udalak uste du herrian dagoen hutsune bat betetzen duela Txiribuelta elkarteak, herriko txikienei behar duten arreta eskaintzeko egiten duen lanagatik.

Hori dela dela, elkartearen jarduna errazteko helburuarekin, lankidetza hitzarmena sinatu dute bi aldeek. Hala, 1500 euroko laguntza eman dio Udalak Txiribuelta elkarteari, bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Halaber, Aita Mari antzokiko goiko solairuko gela bat utzi dio Txiribueltari, biltegi moduan erabiltzeko. Honekin batera, biltegian materiala txukun gordetzeko altzari bat erosiko du Udalak.