Udalak eta Txiribuelta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute bigarren urtez, 0-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zerbitzua eskaintzeko
3.500 euroko laguntza eman dio Udalak Txiribuelta elkarteari, bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Halaber, Aita Mari antzokiko goiko solairuko geletako baten erabilera ere barnebiltzen du hitzarmenak, biltegi moduan erabiltzeko. Gainera, Aita Mari Herri Eskolako txikien patioa ere erabili ahal izango du Txiribueltak haur txikienekin jarduerak egiteko.
Txiribuelta elkartea 0-6 adin tarteko haurrak dituen Zumaiako familien elkartea da, eta honako helburuak ditu, besteak beste: 0-6 urteko haurren garapen osoa lortzea; hazkuntzari lotutako zalantzak, kezkak eta gogoetak elkar trukatzeko bilgune izatea; eta familien artean komunikazio bide berri bat hasi eta zabaltzea.
Zumaiako Udalak uste du herrian dagoen hutsune bat betetzen duela Txiribuelta elkarteak, herriko txikienei behar duten arreta eskaintzeko egiten duen lanagatik.
Hori dela dela, elkartearen jarduna errazteko helburuarekin, lankidetza hitzarmena sinatu dute bi aldeek. Hala, 3.500 euroko laguntza eman dio Udalak Txiribuelta elkarteari, bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Halaber, Aita Mari antzokiko goiko solairuko gela bat utzi dio Txiribueltari, biltegi moduan erabiltzeko. Gainera, Aita Mari Herri Eskolako txikien patioa ere erabili ahal izango du Txiribueltak haur txikienekin jarduerak egiteko.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
Herri hezitzailea
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



