Udaleku irekietako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea bihar zabalduko da
Martxoaren 2tik 30era bitartean egongo da zabalik izen-ematea. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango da.
Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu berri ditu Udalak. Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta bi postuetarako hautagai izan nahi duenek bi zerrendetan eman beharko dute izena.
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.
Izen emateko epea bihar (martxoak 2) zabalduko da, eta martxoaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango dute hautagai izan nahi dutenek.
Lan eskaintzen inguruko informazio guztia:
>> BEGIRALEAK
>> KOORDINATZAILEAK
Oinarriak, baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Prozesuan parte hartu eta begirale edo koordinatzaile lanak burutu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste:
-
18 urte beteta izatea
-
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea
-
Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea
-
Denbora libreko begirale titulua izatea (koordinatzaileen kasuan soilik)
-
Euskaraz ulertu eta ondo hitz egitea
-
Izaera sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea
Merezimenduak baloratuak izateko, ezinbestekoa izango da hautagaiek, eskaera orrian (I. eranskina), lehiaketan kontuan hartzea nahi dituzten merezimenduak idatziz jasotzea. Eskaera orrian jasota ez dauden merezimenduak ez dira baloratuko.
Eskaeran aipatzen dituzten merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopiak, aldiz, Udalak dokumentu horiek bere esku ez dituen kasuetan bakarrik aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Hau da, hautagaiek berriak diren agiri edo tituluak bakarrik aurkeztu beharko dituzte, aurrez Udalean aurkeztu ez direnak.
Lan eskaintzen inguruko informazio guztia:
>> BEGIRALEAK
>> KOORDINATZAILEAK
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Lanpostuak
- Balenciaga ontziolan izan da Iñaki Ostolaza alkatea, 'Edda Brint' ontziaren izendapen ekitaldian 2022/06/17
- Macarbox enpresak lantegi berria zabalduko du Zumaian 2021/03/24
- Ofizial-igeltsero lanpostuaren hautaketa prozesuko proba praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak 2021/03/01
Lan eskaintza publikoa
- Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko emaitzak totalak ikusgai 2024/10/28
- Beste zazpi lanpostu publikoren egonkortze prozesuetako behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ere ikusgai 2024/10/16
- Bost lanpostu publiko egonkortzeko prozesuen barruan behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ikusgai 2024/10/15
- Kirol gerentearen plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai 2024/09/20