Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea
Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko deialdi berria argitaratu du Udalak. Era askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak…
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Establezimenduak helbide fiskala Zumaian.
-
Eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak.
-
Udalaren baimena (toldo eta antzekoak jartzeko)
-
Errotulua euskaraz eta zuzen idatzia.
Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.
Aurkeztu beharreko agiriak (azaroaren 30a baino lehen):
-
Eskabidea beteta
-
Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2022koa) eta ordaindu izanaren agiria
-
Jarritako errotuluaren argazkia
-
Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota, aurrez aurkeztu ez bada.
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, zumaia.eus guneko Herritarren Atarian.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketara aurkezteko epea 2023/09/19
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Gaël Fayeren 'Ene herri txikia' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2023/09/07
- Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/21
Dirulaguntzak
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04
- Zabalik dago alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/08/02
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2023/07/04