Zinegoak jaialdiko film laburrak eta 'Valentina' filma ikusi ahal izango dira maiatzean Zumaian
Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da. Zumaian ere jaialdiaz gozatu ahal izango da maiatzean. Gonbidapenak ostegun honetatik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.
Zinegoak jaialdia 2004. urtean jaio zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz. Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago. Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.
Aurtengoan ere Zumaiara bisita egingo du jaialdiak, eta bi ekitaldi izango dira. Maiatzaren 6an sei film labur proiektatuko dira, eta maiatzaren 20an Valentina filma proiektatuko da. Bi saioak Aita Mari zineman izango dira, 19:00etan. Gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Zumaiako turismo bulegoan.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
LGTBI
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



