Zumaiako hiri antolamenduari buruzko ekarpenak egiteko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 1era arte
Herritarrek mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, turismoa edota inklusibotasunari buruzko iritzia eman dezakete online galdetegiaren bidez.
Zumaiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria osatzeko prozesuan murgilduta dago. Zenbait parte hartze ekintza egin eta gero, Aurrerakina deritzon dokumentua osatu da. Ondoren, Aurrekina lantzeko aurrez aurreko hainbat saio egin ditu Udalak herritarrekin. Oraindik, ordea, internet bidez ere ekarpena egin dezakete herritarrek.
Hala, uztailaren 1era bitartean online galdetegi bat beteta zumaiarrek aukera izango dute hirigintzaren inguruan duten iritzia emateko. Gai desberdinen inguruan eman ahal izango dute iritzia: mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, turismoa edota inklusibotasunari buruz, besteak beste.
Egin klik irudian eta bete galdetegia:
Oinarrizko tresna
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Parte hartzea
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- 650 korrikalaritik gora ariko dira Flysch Trail lasterketaren 14. edizioan 2023/10/05