Zumaiako Udalak bigarren izen-emate epe bat irekiko du udaleko irekietarako
Epea maiatzaren 5etik 9ra bitartekoa izango da, eta hortik kanpo ez da inor onartuko.
Zumaiako Udalak bigarren epe bat zabaldu du udaleku irekietan izena emateko. Hain zuzen ere, maiatzaren 5etik 9ra bitartean egongo da izena emateko aukera.
Online egitea proposatzen da, Zumaiako Udalaren webgunean egongo dira izen emate fitxak, bete ondoren ondorengo bi email helbide hauetako batera bidali daitezke: ludoteka@zumaia-eus eta euskara@zumaia.eus. Halere, aurrez aurre egiteko aukera ere izango da, udaletxean bertan edota ludotekan. Izena emateko dokumentuaren orrialdea bete eta emateaz gain, ondorengo hauek ere beharko dira: ordainagiria (dagokion kasuan, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia); argazkia; Osakidetzako txartelaren fotokopia; eta familia ugarien kasuan, hobaria jasotzeko eskaera aurrez Udalean eginda eduki behar da.
> Izen-emate orria
Udaleku irekiak bi txandatan antolatu dira: ekainaren 30etik uztailaren 11ra aurrenekoa, eta uztailaren 14tik 24ra bigarrengoa. Ordutegia, berriz, hau izango da: 09:30etik 13:00etara.
Matrikulari dagokionez, hilabete osoa 101,65 € kostako da, eta hamabostaldia 60 €. Familia ugarien kasuan, diru sarreren araberako hobaria egongo da, eta DBE-GLL onuradunentzat, %100eko hobaria.
Informazio gehiago jasotzeko Ludotekan dago aukera (943143264 edo ludoteka@zumaia.eus), edo bestela, Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailean (943865025 (110) edo euskara@zumaia.eus).
> Informazio esku-orria
Albiste erlazionatuak
Udalekuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



