Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an
Diagnostikoa eginda, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzea izango da hurrengo pausoa. Aurkezpena ekainaren 28an (asteazkena) izango da, arratsaldeko 15:00tan udaletxeko pleno aretoan.
Zumaiako Udala herriko Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa garatzeko lanetan murgilduta dago. Lehen fasean, Zumaiako merkataritza arloko eskaintzaren, eskariaren eta kokapen espazialaren diagnosia egin zuen, merkatariek betetako galdetegi bat eta bestelako datuak oinarri hartuta. Horrekin batera, diagnosiaren garapenean identifikatutako puntu garrantzitsuenen kontrastea egiteko asmoz, Zumaiako merkatari eta zerbitzu enpresetako arduradunekin foku taldeko bi bilera antolatu zituen Udalak, Dendartean elkarteak dinamizatuta.
Honakoak izan dira, besteak beste, aztertu diren gaiak: merkatariei zuzendutako dirulaguntzak, aparkalekuak eta TAO sistema, udal tasak eta zerbitzuak, lokal hutsak... Gainera, merkatariek faltan botatzen dituzuten aspektu eta eskaerak jaso dira, baita merkatariek beraiek landu beharreko hobekuntzak ere. Horiek horrela, datorren asteazkenean (ekainak 28) merkatariekin bilduko da Zumaiako Udala, diagnostikoaren ondorio nagusiak aurkezteko. Arratsaldeko 15:00etan izango da saioa, udaletxeko pleno aretoan.
Diagnostikoa eginda, hurrengo pausoa ekintza plana zehaztea izango da, tokiko merkataritza indartzeko beharrezko neurriak diseinatu eta aplikatzen hasteko. Zumaiako Udalak merkatari ororen partehartzearen garrantzia nabarmendu nahi du, eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkie prozesuan ekarpena egiten ari diren guztiei.
Lokal hutsak berreskuratzeko dirulaguntzak bidean
Udala Plan Estrategikoa osatzen ari bada ere, azken urte eta hilabeteotan ez da geldirik egon. Merkatariei zuzendutako dirulaguntza kopurua igotzeaz gain, neurri berri bat martxan jartzeko erabakia hartu du: Zumaiako hainbat eremutan merkataritza berreskuratzeko eta indartzeko ekintzaile berriak erakartzeko, lokalak alokairuan hartzeko dirulaguntzak prestatzen ari da.
Helburua da merkataritza jarduera eta ekimen berriak sustatzea, eremu horiei bizia emateko. Dirulaguntzak jendaurreko agerraldian daude orain, eta beharrezko administrazio prozedurak gaindituta, udazkenean zabalduko da lokal hutsak alokatzeko dirulaguntza deialdia.
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- Ostegunetako kinkilleroen azoka Eusebio Gurrutxaga plazan egingo dute aurrerantzean 2024/01/09
- Aurten ere "Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz" Zumaian 2023/12/14
Tokiko garapena
Tokiko ekonomia
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Utopien Herri Birak geldialdia egingo du Zumaian datorren astelehenean 2024/02/15
- 'Eskura' udal aldizkariaren azken alea webgunean ere irakurgai 2024/01/11
Zumaia bizitzeko da
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
- Maiatzaren 13an zabalduko dute Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa 2024/05/10
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte 2024/05/10
- Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua abiatu du Udalak, eta inkesta bat zabaldu die herritarrei 2024/05/09