Udalak bi igogailu eraikiko ditu Larretxoko irisgarritasuna hobetzeko
San Telmoko igogailuaren lanak martxan jartzeko prozedurak hasita daude dagoeneko, eta Itzurunbideko igogailua egiteko proiektuen ideia lehiaketa egingo da.
Larretxoko irisgarritasunaz bizilagunekin bilera irekia izan zuen atzo Udalak. Iñaki Ostolaza alkateak Aita Mari zineman eman zituen azalpenak, eta 50 bizilagun inguru elkartu ziren bertan. Bi igogailu egiteko proprosamena aurkeztu zuen Ostolazak, eta ondoren, Larretxoko herritarren ekarpenak jaso zituen.
Ostolazaren arabera, 2019an Udalera iritsi zirenean igogailu bat eraikitzeko proiektua osatua zuen aurreko gobernuak. Obra egiteko beharrezkoa zen lursail bat erosteko partida bat aurreikusita bazegoen ere, igogailua urte horretan eraikitzeko diru-partidarik ez zegoen bideratuta. Gainera, proiektuak Larretxoko irisgarritasunari erantzun integral bat ematen ez ziola ikusita, gobernu berriak erabaki zuen igogailuaz gain auzoaren irisgarritasuna orokorrean aztertzea, eta Zumaiako irisgarritasun azterketan Larretxo auzoak atal propioa edukitzea.
2020an zehar azterketa hori osatu, eta 2021 hasieran bizilagunekin egindako bilera telematikoetan landu zen. Azterketa horretan igogailua egiteko hiru aukera ezberdin aipatu ziren. Hori ikusita, Udalak erabaki du igogailu bakarraren ordez bi igogailu egitea, bi igogailuak konbinatuta auzotarren irisgarritasuna hobea izango delakoan.
Larretxoko irisgarritasuna: bi igogailu egiteko proposamena (aurkezpena)
San Telmoko igogailua 2022an martxan, Itzurunbidekoa 2023an
Ondobidean, lehenengo igogailuaren lanak 2021 amaieran hasiko dira. San Telmotik Larretxora -Flysch Hotela eta Haitz Gain-San Telmo II etxearen artean- joango da, eta lanen lizitazioak 210.000 euroko aurrekontua izango du. Obrak martxan jarri aurretik 4-5 hilabete inguruko epea beharko da beharrezko prozedura administratiboak egiteko, izan ere, Plan Berezia egokitu egin behar da igogailua bertan egiteko.
Bigarren igogailua, berriz, Itzurunbidean kokatuko da, hondartzara doan aldapan. Larretxoko egoera berezia izanik, proiektuen ideia lehiaketa antolatuko du Udalak, irtenbide egokiena aurkitu asmoz. Irailean egingo da deialdia, eta behin proposamenak jasota, mahai teknikoaren irizpideak eta bizilagunen iritziak kontutan hartuta aukeratuko da Itzurunbideko igogailua egiteko proiektu egokiena. Bigarren igogailuaren lanak 2022 amaieran hasiko direla aurreikusten du Udalak.
Hori horrela, Udalaren helburua da 2022an zehar San Telmoko igogailua martxan jartzea. Itzurunbideko igogailua, aldiz, 2023an zehar jarriko dute martxan.
Bizilagunen ekarpenak
Udalaren proposamena entzun eta gero, Larretxoko bizilagunek galderak eta ekarpenak egiteko tartea izan zuten atzoko bileran. Zenbait bizilagunek San Telmoko igogailuarekiko kezka azaldu zuten, goiko aldean aldapa batean amaituko delako. Ondartxotik gora igogailu bat eraikitzeko beharra ere mahai gaineratu zen.
San Telmo ermita inguruko bizilagunek ere hartu zuten hitza, adieraziz beraiek bi igogailuetatik gora aldapa izaten jarraituko dutela.
Halaber, igogailuaz aparteko arazoen eta eskaeren berri ere eman zuten bizilagunek: mugikortasun urrituko pertsonentzako aparkalekuak behar direla azaldu zuten, eta zenbait errepideren egoera oso kaskarra dela, besteak beste.
Gorka Arregi udal arkitektoak azaldu zuen 2023ra arteko plana dela hau, eta ezin direla kolpera behar diren igogailu guztiak egin. Aurkeztutako bi igogailuekin gehiengoarentzako konponbidea lehenetsi dela azaldu zuen, eta bestelako eskuhartze gehiago egiteko denbora gehiago beharko dela.
Alkatearen arabera jakin badakite bi igogailuek ez dutela Larretxoko irisgarritasuna guztiz konponduko, baina Irisgarritasun Plana kontutan hartuta, bestelako eskuhartzeak egitea aztertuko dute. Hala nola, San Telmoko igogailuaren goiko aldean dagoen desnibela arintzeko aukerak aztertuko dituzte.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Hirigintza
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
Irisgarritasun Plana
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
- Igogailu publikoak gauez ere erabilgarri egongo dira aurrerantzean 2024/06/27
Auzoak
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Hastear dira Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatzeko lanak 2024/10/28
- Zabalik dago trenzubiaren azpiko pasabidea 2024/10/16
- San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta 2024/07/03
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03