0-6 urte bitartekoen gurasoei zuzendutako tailerrean izena emateko azken egunak
Izen emate epea luzatu du Udalak, urtarrilaren 14ra arte. Larunbat goizetan izango dira saioak, eta izen ematea Gizarte Zerbitzuen Branka eraikinean edo 943 86 22 00 telefono zenbakira deituta egin beharko da.
Bizipen tailerrean guraso moduan hobeto sentitzeko, hoberena dena egiteko, soluzioak bilatzeko, hausnartzeko, partekatzeko... aukera izango dute gurasoek. Aurten, bost saioko programa izango da, eta larunbatetan izango dira saioak. Dinamizatzaileak aurreko urteetako berdinak izango dira, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistak, eta bi talde osatuko dira (bata euskaraz, bestea gazteleraz).
Bizipen tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek urtarrilaren 3tik 14era bitartean eman beharko dute izena, herriko ikastetxeek e-posta bidez zehaztutako moduan edo Bi erreferente dauden kasuetan, biek parte hartzea gomendatzen dute antolatzaileek. Matrikulak 20 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873. Izen-ematea egiterako momentuan aurkeztu beharko da ordainagiria.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek. Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Badatoz inauteriak Zumaiara ere 2023/02/09
- Antzezlan eta ikuskizun ugari izango dira Aita Mari aretoan negu osoan zehar 2022/12/27
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte urtarrilaren 2an 2022/12/23
- Gabonetako haur parkea, musika ikuskizunak eta kirol txapelketak izango dira Gabonetan Zumaian 2022/12/21
Gizarte Zerbitzuak
- Gazteen kontsumo ohiturez aritzeko bi saio izango dira martxoan eta apirilean 2023/03/02
- Gizarte zerbitzuek artatutako pertsonen botiken erabilera hobetzeko programa garatuko dute Udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoak 2023/02/14
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea zabalik 2022/12/26
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2022/12/20