5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko
Lortutako dirulaguntzari esker, Moilaberri eraikina eraberritu eta Algorriko proiektu museistikoa eraberritu ahal izango ditu Zumaiako Udalak. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak kudeatu ditu dirulaguntzak, Next Generation Europar Batasuneko funtsen baitan.
Gaur, ostirala, abenduak 16, Turismoko Konferentzia Sektorialaren ondoren, Turismoko bigarren Lurralde Plana onartu da. Horren bidez, Euskal Kostaldeko Geoparkeari 5,2 milioi euroko dirulaguntza ematea onartu da, Next Generation EB Europako Funtsen baitan.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, konkretuki, 5.216.050 euro lortu ditu, 2023an zehar hainbat proiektutan inbertitzeko. Horien artean dira, besteak beste, honakoak:
- Moilaberri eraikinaren eraberritze jasangarri eta integrala egiteko 600.000 euro. Zumaiako Udalak bertan kokatu nahi du turismo bulego berria.
- Moilaberrin harrera eta interpretazio zentro berria egiteko 200.000 euro.
- Algorri Interpretazio Zentroaren eraberritze jasangarri eta integrala egiteko 495.000 euro.
- Zumaia, Deba eta Mutrikuko turismo bulego eta interpretazio zentroen digitalizazioa garatzeko 250.000 euro.
Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea pozik agertu da proiektuak jasotako babesarekin, eta egindako aurrelanketaren emaitza dela nabarmendu du: "Azken bi urteotan egindako etxekolanak egiten aritu gara Udalean, Europako funtsetara proiektuak behar bezala aurkezteko. Orain emaitzak iristen ari dira, horren lekuko Komentuarena eta Geoparkearena", zehaztu du. Haren esanetan, lortutako dirulaguntzak Geoparkea osatzen duten hiru herriek —Deba, Mutriku eta Zumaia— dituzten proiektu propioak sustengatzeaz gain, guzti horiek lerro eta logika berean kokatzea ahalbidetzen du. Zumaiari dagokionez, 1,2 milioi eurorekin Mollaberrirako aurreikusitako proiektu osoa garatu eta Algorri Interpretazio Zentroko proiektu museistikoa eraberritzeko aukera izango dutela nabarmendu du, "Udalaren bestelako aurrezki propiorik erabili gabe".
Geoparkearen baitan hiru herriek batera aurkeztutako proiektuaren helburua da turismoaren balio-katea modernizatzea, eskaintza eta zerbitzu turistiko publikoak hobetuta, hala nola turismo bulegoak, interpretazio zentroak, produktu turistikoen konektibitatea eta MICE eskaintza. Plan osoan funtsezkoa da jarduera turistikoak sortzen dituen eraginak murriztea, eta, era berean, mugikortasuna hobetzeko, interpretatutako geoibilbide sarea zabaltzeko eta enpresen ekoturismo eskaintza handitzeko estrategiak planteatzen dira. Geoparkearen proiektua Debegesaren, Debabarreneko Garapen Agentzia, bidez aurkeztu zen.
Donostiako Miramar jauregian egin den ekitaldian eman dute dirulaguntzaren berri. Bertan izan dira Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta dirulaguntzak jasoko dituzten erakundeen ordezkariak. Zehazki, Geoparkearen izenean egon dira: Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea; Alex Oliden, Turismo eta Tokiko Garapenerako zinegotzia; Gilen Garcia, Debako alkatea, Geoparkeko presidentea eta Debegesako presidentea; Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkatea; Leire Barriuso, Geoparkeko kudeatzailea; Juan Ángel Balbás, Debegesako Zuzendari Nagusia; eta Aitziber Cortazar, Debegesako Turismo saileko arduraduna. Ekitaldi honek balio izan du Euskadiko Turismo Iraunkortasunerako Bigarren Lurralde Plan honek ahalbidetuko dituen inbertsio zehatzak eta proiektuak azaltzeko.
Next Generation funtsak
Bigarren deialdi berezi honetara 17 entitateek 17 proiektu aurkeztu dituzte, eta horietatik 10 aukeratu dituzte (guztira 26.270.000 euroko inbertsioa). Geoparkeaz gain, Gasteiz, Santurtzi, Barakaldo, Tolosaldea, Uribe, Valdego-Añana, Ordizia eta Bide Berdeekin eta Meatzaritzako Paisaiekin zerikusia duten bi proiektu ere aukeratu dituzte. Estatuko Enogastronomiako Plan Turistikan, bestalde, Arabako Errioxako eta Donostiako proiektuak aukeratu dira.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak nabarmendu duenez, bere Sailak Euskadiko eragile turistikoekin (aldundiak, udalak, eskualdeak, garapen agentziak eta mankomunitateak), turismoa garatzen duten agentziekin eta Estatuko Turismo Idazkaritzarekin batera egindako lanarekin koordinatu dira proiektu horiek. Era berean, Euskadiko Turismo Jasangarritasunerako Lurralde Planak helmugen modernizazioan eragin eraldatzailea lortu nahi du, lurralde-kohesioa eta garapen turistiko orekatua indartuz, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren babespean.
Albiste erlazionatuak
Geoparkea
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Algorriko ibilbidean hezitzaile bat egongo da uztailean eta abuztuan, gune horren babesa sustatzeko 2023/07/12
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
Ingurumena
- Herriko ekosistemei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2024/12/12
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
Turismoa
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
- TAOren udako aldia ekainaren 15ean hasiko da 2023/06/14
Zumaia bizitzeko da
- Gazteen sormena indar betean: bideoklip bat eta ikerketa historiko bat bidean 2025/02/03
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izateko bidean da Zumaia 2025/01/31
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23