Abian da udazkeneko kultur egitaraua
Haurrentzako ekitaldiak, hitzaldiak, erakusketak zein zine emanaldiak antolatu ditu Udalak udazkenerako. Aforoa neurtu beharko da ekitaldi horiek guztietan, eta beharrezkoa izango da sarrerak eta gonbidapenak aurrez hartzea. Urrian santelmorik ospatuko ez dela ere iragarri du Zumaiako Udalak.
Hilabete zailak izanda ere, Zumaiako Udala ahalegin berezia egiten ari da kultur eskaintza mantentzeko. Baldintza berrietara egokitzen aritu dira kultur arloko langileak azken hilabeteotan, eta neurri zorrotzekin izan bada ere, lortu dute udan kultur eskaintzari eustea.
Bide beretik, udazkenerako ere egitarau oparoa osatu du Udalak, herriko eragileekin batera. Gaur bertan bi ekitaldirekin abiatuko da Zumaiako udazkeneko kultur egitaraua. 19:00etan “La ‘bandera de los Zuloaga’” hitzaldia eskainiko du Zuloaga Fundazioak Oxforden. 20:00etan, berriz, Ekain Albite zuzendariaren Haizearen egia film laburra estreinatuko dute Aita Mari zinean; ekitaldi honetarako gonbidapen guztiak agortu dira dagoeneko.
Asteburu honetan beste bi ekitaldi izango dira. Ostiralean, 17:30ean, Indartsuak zirko ikuskizuna eskainiko du Zirko Txosko taldeak, Torreberrin. Egun berean, 20:00etan, Aita Marin dantza eta bertsoak uztartzen dituen Errimak bi oinetan ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak.
Irailean zehar, herriko eragileek antolatutako ekitaldiak ere izango dira. Hilaren 24rako Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu ditu Natur Taldeak. Hilaren 25ean, berriz, Chhapaudi dokumentalaren proiekzioa eta Edurne Pasaban zuzendariarekin solasaldia gidatuko ditu Emakumeon* Etxeak.
Irailaren 26an, organo, soprano eta tronpeta kontzertua izango da Parrokian. Hilaren 28an, Zuloaga Fundazioak beste hitzaldi bat eskainiko du, Santiagoetxearen inguruan.
Urrirako ere hainbat ekitaldi iragarri ditu Udalak: haurrentzako antzerkiak, itsas ondarearen jaialdia (Beduola eta Geoparkeak antolatuta) edota bertso saioa.
Horrez gain, bi erakusketa izango dira ikusgai Oxford aretoan: urriaren 4ra bitartean Ismael Manterolak gidatu duen Zuloaga eta Zumaia erakusketa; urriaren 9tik azaroaren 1era Ana Románen Harriak: 3+1=20” esposizioa bisitatu ahal izango da.
Santelmorik ez, aurten behintzat
Udal ordezkariek azaldu dutenez, egungo osasun egoera kontutan hartuta ez dago festak ospatzeko baldintzarik, eta ondorioz, 2020an behintzat ez da santelmorik izango.
Pasa den apirilean 2020ko santelmoak urrian ospatzeko aukera irekita uztea erabaki zuen Zumaiako Udalak, herriko kirol eta kultur eragile eta ostalariekin batera. Hogeitik gora eragilerekin batera hartu zuen erabakia Udalak. Oraingoan egoerak eta indarrean dauden araudiek ezinbestean bertan behera uzteko erabakia hartzera eraman du Udalak, baina horren berri emateko eragileekin harremanetan jarri da.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



