Abuztuaren 24tik 28ra, sanbartolomeak Oikian
Haur, gazte zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira Oikian abuztu amaieran. Herri bazkarira joateko izen-ematea abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik. Festetara joan-etorria egiteko autobus zerbitzu bereziak izango dira.
Abuztuaren24tik 28ra bitartean ospatuko dira 2022ko sanbartolomeak. Pilota partidak, herri bazkaria, erromeria eta jolasak izango dira protagonista beste urte batez. Aurten, lehenengo aldiz, kroketa lehiaketa egingo dute abuztuaren 27an.
Aurten ere autobus zerbitzu berezia izango da Oikiako festetara joan-etorriak egiteko. Igande goizealdena (larunbat eta igande arteko gaua) autobusa egongo da goizeko 04:00etan. Hemen ikus daitezke ordutegiak.
Hemen da egitaraua:
ABUZTUAK 24, AZKEAZKENA | SAN BARTOLOME EGUNA
10:30 Meza nagusia
Ondoren, pilota partidak. Palaz, buruz buru: Beristain-Beristain. Eskuz binaka: Larrañaga - Irazustabarrena vs. Murua - Garmendia
18:00 Asto probak: Artabilla / Menbri / Etxabe
Ondoren, Bingo musikatua poteoan
22:30 Erromeria: Laja eta Lutxurdio
ABUZTUAK 25, OSTEGUNA| UMEEN EGUNA
10:30 Aurpegi margoketa eta jolasak
12:30 XIV. Karrikotxe jaitsiera
14:00 Umeen herri bazkaria
16:00 Puzgarriak eta jolasak
21:00 Umeentzako disko festa
ABUZTUAK 26, OSTIRALA| BLUSA EGUNA
11:30 Bertso poteoa txarangarekin: Julio Soto eta Jon Maia
14:00 Herri bazkaria plazan
17:00 Txan magoa
Ondoren, zoro jolasak
23:00 Laket taldea
ABUZTUAK 27, LARUNBATA
Goizean, bizikleta klasikoen erakusketa txangoa
12:00 Lehiaketa gastronomikoa (kroketak)
18:00 Sagardo dastaketa
22:00 Erromeria: Izer eta Alaiber
Ondoren, DJ BERTO goizaldera arte
ABUZTUAK 28, IGANDEA | SAN AGUSTIN EGUNA
09:45 Meza Nagusia
Ondoren, herriko edadetuei omenaldia
Goizean zehar, Otxotea herrian zehar
12:00 Lopeneren animaliak
14:00 Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron
18:00 Herri kirolak. Aizkoran: Alaitz Mugertza, Jexux Mujika, Eloi Kortxero, Arkaitz Jauregi. Harri jasotzen: Udane Ostolaza
Ondoren, idi probak: Etxetxo / Etxabe
22:00 Erromeria: Ostolaza eta Larrañaga
00:00 Su artifizialak

Albiste erlazionatuak
Festak
- Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 13ra arte 2026/01/26
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Auzoak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



