Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea
Ikastaroetan plaza baino izen-emate gehiago egonez gero, zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta, beharrezkoa bada, zozketa egingo da azken horien artean. Izen-ematea irailaren 18tik 27ra egongo da zabalik.
Zumaiako Udalak dagoeneko eman du 2023/2024 ikasturteko Forondako ikastaro eskaintzaren berri. Datorren astelehenean (irailak 18) zabalduko da izen-ematea. Urriaren erdialdean hasiko dira ikastaroak, eta maiatzaren amaieran amaitu.
Helduei zuzendutako ikastaro eta tailerrak honakoak dira: pintura (bi talde), oinarrizko zeramika (bi talde), zeramika aurreratua (bi talde), yoga (bi talde) eta egur taila. Jubilatuentzat espresuki zuzendutako yoga ikastaroa ere eskainiko da aurten –ikastaro hau Torreberrin egingo dute–. Azkenik, haurrentzat (8-12 urte) eta nerabeentzat (13-16 urte) prestatutako oinarrizko pintura ikastaroak ere izango dira. Forondako kultur ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18tik 27ra egongo da zabalik.
Ikastaro horiez gain, bestelako eskaintza ere badagoela gogorarazi dute, honakoak, zehazki: Pand´oro elkarteak eskulan tailerra eta jostundegia antolatzen ditu; KZgunean teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak eskaintzen dira; eta, Musika, Dantza eta Antzerki eskolak ere eskaintza zabala du. Ikastaro eta tailer horietan izen-emateko, jarri harremanetan dagokion elkarte edo zerbitzuarekin.
> Ikusi hemen ikastaroen eskaintza osorik
Forondako ikastaroetan zen-ematea
Kultur Sailak zuzenean antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18tik 27ra egongo da zabalik, eta parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte izena emateko:
- Aurrez aurre Alondegiko 1. solairuan, astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara bitartean
- E-mail bidez: alondegia@zumaia.eus-era izen-emate orria bidalita
Ondoren, irailak 28-29 bitartean, ikastaroetan lekua lortu dutenekin harremanetan jarriko da Kultur Saila, matrikularen ordainketa egiteko epearen berri emateko –plaza lortu ez dutenekin ere jarriko dira harremanetan, hurrengo egunetan–.
Matrikula egiten amaitzeko, beharrezkoa izango da urriaren 4a (asteazkena) baino lehen matrikularen lehen zatia ordaintzea. Ordurako ordainketa egiten ez dutenak zerrendatik kenduko dira, eta itxaron-zerrendan dauden herritarrei eskainiko zaio plaza.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



