Azken 20 urteetan kaleko pintura lehiaketan saritutako margolanak herriko dendetan ikusgai
Apirilaren 30etik maiatzaren 23ra bitartean 30 margolanen erreprodukzioak ikusi ahal izango dira herriko denden erakusleihoetan. Erakusketa amaitzean lan horiek bezeroen artean zozkatuko dituzte.
1998an egin zen lehenengoz kaleko pintura lehiaketa Zumaian. Ordutik hamarnaka herritarrek hartu dute parte sariketan, eta lan ugari jaso dira. Horietako asko ikusi ahal izango dira datozen egunotan Zumaiako dendetako erakusleihoetan.
Iaz, egoerak hala behartuta, ezin izan zen urteroko lehiaketa egin, eta aurtengoan sariketari indarrez heldu nahi dio Udalak, herritarren parte hartzea sustatzeko. Horretarako, azken 20 urtetan jasotako lanetatik 30 margolan aukeratu, eta horien erreprodukzioak prestatu ditu, herriko dendetako erakuslehioetan jarrita kale erakusketa sortzeko.
Apirilaren 30etik maiatzaren 23ra bitartean egongo dira ikusgai lan horiek, eta erakusketa amaitzean komertzioetako bezeroen artean zozkatuko dituzte margolanen erreprodukzioak. Herriko dendariekin lankidetzan antolatu du Udalak erakusketa.
Beroketa lanak eginda, aurtengo Kaleko Pintura Lehiaketa maiatzaren 23an egingo da. Laster argitaratuko dituzte oinarriak.
Albiste erlazionatuak
Erakusketak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20