Banatu dira Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 35. edizioko sariak
Euskaraldiaren barruan antolatutako ekitaldian banatu dira Julene Azpeitia Sariak. Aurtengoan, Maddi Aiestaran, Gotzon Plaza eta Angel Gallo izan dira saridunak. Irakurgai daude beren ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Atzo arratsean banatu zituzten aurtengo Julene Azpeitia Sariak, Oxford aretoan. Sari banaketa eta gero Deñe Garcia abeslariak kantaldian eskaini zuen. Aurtengoan, Maddi Aiestaran, Gotzon Plaza eta Angel Gallo izan dira saridunak, eta dagoeneko irakurgai daude ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Maddi Aldalur Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Ainhoa Illarramendi Euskara batzordekideak eta Iñaki Ostolaza alkateak eman zizkieten sariak. Iñaki Ostolaza alkateak esker ona adierazi zien sarituei eta lehiaketako parte hartzaileei, eta herritarrak idazten eta irakurtzen jarraitzera gonbidatu zituen. Sari banaketa eta gero 'Agur eta dolore' antzezlana ikusteko aukera izan zuten zumaiarrek.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe.
Ipuinak irakurgarri, paperean eta sarean
Julene Azpeitia lehiaketaren 25. urteurrenaren harira, lehiaketako edizio guztietan saritutako ipuinak digitalizatu ziren lehen aldiz. Orduz geroztik, sorreratik hona saritutako ipuinak modu digitalean eskuragarri daude web honetan bertan (epub, mobe eta PDF formatuan). Aurtengo sarituen ipuinak ere irakurgai daude bertan.
Ondorengo loturetan irakurri daitezke saritutako ipuinak:
- Hozkailuan post-it bat. Maddi Aiestaran (Lehen saria)
- Haizearen norabidea. Gotzon Plaza Jaio (Bigarren saria)
- Zu eta ni. Angel Gallo Fernandez (Zumaiar onenaren saria)
Gainera, urtero bezala, aurtengoan ere paperean irakurri ahal izango dira. Alondegian eta udaletxean liburuxkak jarri dituzte eskuragarri.
Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa atala: 35 urte, 98 ipuin
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Osasun arreta euskaraz eskatzeko deia zumaiarrei 2023/03/31
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2023/03/27
- Euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Larraina elkarteak eta Udalak bigarren urtez 2023/03/20
- Lau urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute Urolako Komunikazio Taldeak eta Zumaiako Udalak 2023/03/17
Kultura
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Askotariko dantza estiloak eta adin guztietako herritarrentzako ekintzak, Maiatza Dantzan programaren barruan 2023/04/27
- Auzoetako festak antolatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du Udalak 2023/04/21