Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak
Euskararen Astearen barruan antolatutako ekitaldian banatu zituzten Julene Azpeitia sariak, asteazken sarratsaldean. Aurtengoan, Aintzane Usandizaga, Igor Mercado eta Maddi Altuna izan dira saridunak. Irakurgai daude beren ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Asteazken arratsean banatu zituzten artengo Julene Azpeitia Sariak, Aita Mari zineman. Aurtengoan, Aintzane Usandizaga, Igor Mercado eta Maddi Altuna izan dira saridunak, eta dagoeneko irakurgai daude ipuinak webgune honetako Julene Azpeitia atalean.
Aitor Manterola zinegotziak, Xabier Odriozola zinegotziak eta Iñaki Ostolaza alkateak eman zituzten sariak, eta sari banaketa eta gero literatura emanaldi musikatua eskaini dute Iñar Sastre, Olatz Prat, Joxe Mari Iturralde eta Iñaki Azaldegik.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe.
Ipuinak irakurgai, paperean eta sarean
Julene Azpeitia lehiaketaren 25. urteurrenaren harira, lehiaketako edizio guztietan saritutako ipuinak digitalizatu ziren lehen aldiz. Orduz geroztik, sorreratik hona saritutako ipuinak modu digitalean eskuragarri daude web honetan bertan (epub, mobe eta PDF formatuan). Aurtengo sarituen ipuinak ere irakurgai daude bertan.
Ondorengo loturetan irakurri daitezke saritutako ipuinak:
- Oinak. Aintzane Usandizaga Lopez (Lehen saria)

- Delineatzaile erretiratua. Igor Mercado Azcuenaga (Bigarren saria)

- Omatofobia. Maddi Altuna Galfarsoro (Zumaiako onenaren saria)

Gainera, urtero bezala, aurtengoan ere paperean irakurri ahal izango dira. Alondegian eta udaletxean liburuxkak jarriko dituzte eskuragarri.
Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa atala: 36 urte, 101 ipuin
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Julene Azpeitia
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 37. edizioko sariak 2024/11/28
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



