'Barrutik' egitasmoko sariak banatu dituzte

2020/05/20

Etxean egoteko agindua arintzeko eta sormena sustatzeko 'Barrutik' egitasmoa jarri zuen martxan Udalak, eta gaur egin dute egitasmoko sari banaketa. Gertu elkartearen dendetan erabiltzeko erosketa txartelak banatu dituzte.

Gaur eguerdian egin dute Barrutik kultur eta sormen egitasmoko sari banaketa. Marina Bidasoro Kultur zinegotziak eta Maddi Aldalur Euskara eta Hezkuntza zinegotziak banatu dizkiete sariak irabazleei. Udalaren izenean, parte hartzaile guztiei eskerrak eman eta irabazleak zoriondu dituzte.

Barrutik egitasmoaren bidez etxean egoteko agindua arindu eta sormena sustatu nahi izan ditu Udalak. Argazki lehiaketak eman zion hasiera ekimenari, eta literaturaren txanda iritsi zen ostean.

Argazkilari lehiaketara, denera, 150 argazki inguru aurkeztu dituzte zumaiarrek. Helduen saria Igor Alday Garaterentzat izan da, eta haur eta gaztetxoen saria Nahia Garcia Lopezi eman diote; Udalak Gertu elkartearen dendetan erabiltzeko 80 eta 60 euroko erosketa txartel bana eman dizkie, hurrenez hurren. Gainera, argazki lehiaketan parte hartu duten guztien artean Gertuk emandako 50 euroko bi erosketa txartel zozkatu dituzte, eta honakoek jaso dute saria: Sonia Alvarez eta Ugaitz Guerrak.

Literaturari heldu zioten jarraian. partehartzaile guztien artean Gertu merkatari eta ostalari elkartearen sariak zozkatu dituzte. 16 urtetik beherakoen artean Maren Iruretagoienak 50 euroko erosketa txartela lortu du, elkarteko dendetan erabiltzeko; 16 urtetik gorakoetan Goiz Eder Iturainek 50 euroko txartela irabazi du, elkarteko taberna edo jatetxe batean otordu bat egiteko.

Aurkeztutako lan guztiak:

 Argazkiak: 16 urtetik beherakoak

Argazkiak: 16 urtetik gorakoak

 Literatur lanen bilduma

 

Albiste erlazionatuak