[BIDEOA] Aurrera doaz Komentuko lanak
Joan den abenduan hasi ziren Zumaiako San Jose Komentua eraberritzeko lanak. Altzari eta objektu baliotsuak atera eta behar bezala gorde ondoren, San Jose kalearen eta lorategiaren arteko horma botatzea izan zen lehen pausoa. Handik sartu zuten obra osoan beharko den garabia, eta, orain, horma barruko lanetan murgilduta daude beharginak. Hurrengo hilabeteetan, pausoz pauso, eraikin osoa eraberrituko da, eta, ondo bidean, 2024ko ekainean bukatuko dituzte lanak.
Jakina denez, Musika eta Dantza Eskola hartuko du Komentuak, eta dantzarako, antzerkirako eta bestelako jarduera artistikoetarako lekua izango da. Elkarteentzako bilgune izateaz gain, sinergia berriak sortu eta sormenerako haztegia izatea nahi luke udalak.
Komentua biziz beteko duen proiektua ez dago geldirik, ordea. Kultur Topagunearen bueltan egongo diren bestelako espazio eta proiektuak lantzen ari da udala: lorategiko proiektua eta kantina, Komentuko bizitzaren inguruko Interpretazio Zentroa, aterpetxe berria eta kudeaketa eredua.
Zumaiako Udala bideo laburretan jasotzen ari da obra guztia. Ikusi hemen guztiak:
Albiste erlazionatuak
Komentua
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Komentua ezagutzeko bisita gidatu gehiago izango dira urrian eta azaroan 2025/10/03
Hirigintza
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



