'Bizitzea ez al da oso arriskutsua?' saiakeraz ariko dira Irakurri Matte taldearen hurrengo saioan
Urriaren 11n (asteartea) landuko dute liburua, Joseba Sarrionandia idazlearekin batera. Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen ditu saioak.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamaikagarren ikasturtea du Zumaian. Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan biltzen dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Saio guztiak astearteetan egiten dituzte, 18:00etan.
Irailean Alice Munro idazle kanadarraren Hartza mendi gainera igo zen ipuina landu ondotik, Joseba Sarrionandia idazle iurretarraren bisita izango dute urriaren 11n (asteartea). Bere Habanako gaukarien trilogiako hirugarren alea komentatuko dute: Bizitzea ez al da oso arriskutsua?.
Urtea amaitu bitartean irakurriko dituzten gainontzeko liburuen berri ere eman dute. Azaroaren 8an Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala liburuaz hitz egiteko bilduko dira. Abenduan 13an, berriz, Luisa Carnés idazle eta kazetariaren Hamahiru ipuin ipuin-bilduma landuko dute; Danele Sarriugarte arduratu da liburuaren itzulpenaz, eta harekin batera landuko dute Carnés-en lana.
Irakurle taldearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Albiste erlazionatuak
Kultura
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
Euskara
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2025/09/08
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzea izango da Zumaian larunbat honetan 2025/07/18
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
Irakurri matte
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
- Beatrice Salvioniren 'Barrengaizto' nobelarekin hasiko du neguko denboraldia Irakurri matte irakurle taldeak 2024/12/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03



