Covid-19ak sortutako egoerari aurre egiteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak, Zumaiako merkatari eta ostalarientzat
Azaroaren 16ra bitartean aurkeztu daitezke eskaerak, egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan. 2.000 eurora arteko dirulaguntzak izango dira.
Zumaiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egiteko, ekipamenduak jartzeko, eta inbertsio horiek nola bideratu ikertzeko dirulaguntzak onartu zituen Zumaiako Udalak iraileko ohiko osoko bilkuran. Deialdia urriaren 26an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunek azaroaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako laguntzak dira, eta erakunde horrek jarritako 38.000 euroei 12.000 euro gehiago gehituko dizkio Udalak. Guztira, 50.000 euro bideratuko dituzte ostalari eta merkatariak laguntzera.
2.000 eurora arteko dirulaguntzak izango dira, Covid-19ari aurre egiteko egin behar izan diren edo egingo diren inbertsioetan laguntzeko. Laguntzaren eskaera, egoitza elektronikoaren bidez egitea lehenesteko eskatu du Udalak, baina udaletxean bertan ere aurkeztu ahal izango da dokumentazioa.
Aurkeztu eskaera egoitza elektronikoaren bidez
Eskaera aurkezteko beharrezko dokumentazioa:
I. eraskina: Eskaera orria
II. eranskina: Zinpeko aitorpena
III. eranskina: Beste laguntzen inguruko adierazpenak
IV. eranskina: Hirugarren interesdunari alta ematea
V. eranskina: Zuriketa
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Merkataritza
ErrotaHerria
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10
- Zumaiako merkatariekin bilera egingo du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2022/12/15
- ZumaianBai plataformaren erabilera sustatzeko zozketak izango dira Gabonetan 2022/12/01
- Salgai daude erosketa bonoak 2022/11/16
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01