'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko
Ekarpen ekonomiko baten truke, herritarrek eta enpresek haien izena traineruan edota paletan jartzeko aukera izango dute.
Egin arraunean gurekin! lelopean, Telmo Deun Arraun Elkarteak, Zumaiako Udalarekin lankidetzan, crowdfunding kanpaina berezi bat jarri du abian, emakumezkoen taldearentzat traineru berri bat erosteko dirua biltzeko. Joseba Esnal Zumaiako arraun elkarteko presidenteak eta Garazi Eizagirre eta Argia Ibar emakumezko arraunlariek aurkeztu zuten kanpaina atzo, Aitor Manterola kirol zinegotziak lagunduta.
Ekarpen ekonomiko baten truke, herritarrek, koadrillek, enpresek eta bestelakoek haien izena traineruan edota paletan jartzeko aukera izango dute. Ekimenean parte hartu nahi dutenek eskuorria bete eta erosi duten establezimenduan edo arraun-klubaren lokalean utzi ahal izango dute. Orrian, diru-sarrera egiteko kontu-zenbakiei buruzko informazioa aurkituko duzue. Enpresaren logoa, berriz, telmodeunae@gmail.com helbidera bidali beharko dute.
Egin gurekin arraunean!, ekarpen baten truke
Herritarrek, koadrillek, enpresek eta bestelakoek haien izena traineruan edota paletan jartzeko aukera izango dute. Gainera, ekarpena egiten duen herritar bakoitzak errenta aitorpenean hobaria jasoko du, % 30ekoa, hain justu; enpresa, taberna eta saltokien kasuan, hobaria % 18koa izango da.
Honakoak dira ezarri dituzten tarifa edo prezioak:
IZENA TRAINERUAN:
- Herritarrak: Traineruaren barruan tamaina estandarreko izen batentzako gutxieneko ekarpena 50 eurokoa izango da.
- Dendak eta tabernak: Saltokiek eta ostalariek 200 euroko prezioa izango dute traineruan euren izena agertzeko, eta izena eta logoa agertzeko, 300 eurokoa.
- Enpresak: Enpresen kasuan, ontzi berrian izena jartzeko tarifa 1.000 eurokoa da, eta izena eta logoa jartzeko, 2.000 eurokoa.
IZENA PALAN:
Denda, taberna eta jatetxeen izena eta logoa ere palan joan daitezke; kasu horretan, prezioa 400 eurokoa da.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
Berdintasuna
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Zumaia bizitzeko da
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18