Eider Rodriguez eta Alex Gurrutxagaren arteko solasaldia, eta ipuin kontaketa musikatua antolatu dituzte Liburuaren Egunaren bueltan
'Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira' lemapean antolatu ditu ekitaldiak Zumaiako Udalak, irakurtzearen onurak nabarmendu eta zumaiarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko.

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izanik, irakurzaletasuna sustatu eta irakurtzearen onurak nabarmentzeko ekitaldiak antolatu ditu Zumaiako Udalak. Josu Egaña, Arantxa Eizagirre eta Garbiñe Barredo liburuzainek, eta Marina Bidasoro kultur zinegotziak eman dituzte egitarauaren inguruko xehetasunak.
Apirilaren 7an (osteguna) harpa instrumentuaz lagundutako ipuin kontaketa izango da. Mapa eskutan hartuta, “Arpa Magikoaren lurralde ezkutura” eramango dituzte haurrak, han dagoen liburu magikoaren barrenak ezagutzera. Ekitaldia 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 17:30ean izango da, haurren liburutegian.
Apirilaren 11n (astelehena) Alex Gurrutxagak Eider Rodriguez elkarrizketatuko du. Rodriguezek argitaratu berri duen Eraikuntzarako materiala (Susa, 2021) liburuaz ariko dira, baita literaturaz edo irakurketaz ere. Ekitaldia 19:00etan izango da, liburutegiko azken solairuan.
Ekitaldiak aurkezteaz gain, liburutegia erabiltzera gonbidatu dituzte zumaiarrak. Gainera, datorren astetik aurrera liburuak mailegatzean Liburuaren Egunerako prestatutako orri-markatzaileak banatuko dituzte. Halaber, gogorarazi dute nobedade eta gomendioen zerrendak argitaratzen dituztela sare sozialetan. Zumaiako udal liburutegia astelehenetik ostiralera 09:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 9:30etik 13:00era bitartean egoten da zabalik.
“Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira” lema aukeratu du Zumaiako Udalak Liburuaren Egunerako. Women who read are dangerous (ed. Stefan Bollmann) liburuaren azalean oinarritu da, eta margolana Vittorio Matteo Corcosek 1896an egindakoa da. Marina Bidasoro zinegotziak azaldu duenez, "irakurtzea erradikal eta arriskutsutzat jo da historiaz zehar, eta emakume zein bazterreko askorentzat autonomia eta pentsamendu kritikoa garatzeko bidea izan da urteetan". "Irakurtzen duten herritarrak pentsatzen duten herritarrak izanik", irakurzaletasuna sustatzearen garrantzia nabarmendu du Bidasorok.
Irakurri matte irakurle taldea
Ekitaldi horiek aurkezteaz gain, Irakurri matte irakurle taldean parte hartzera gonbidatu dituzte zumaiarrak. Hilabetero liburu baten bueltan aritzeko elkartzen dira Zumaiako irakurzaleak, Uxue Alberdik gidatuta. Hurrengo saioa apirilaren 5ean izango da: Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar, 2020) liburua landuko dute, idazlearekin batera. Beste bi saio ere iragarri dituzte: maiatzaren 10ean Natalia Ginzburgen Familiako lexikoa (Igela, 2021) liburuaz ariko dira; ekainaren 21ean, berriz, Irene Vallejoren Infinitua ihi batean (Pamiela, 2021) izango dute hizpide, Fernando Rey itzultzailearen ondoan.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Haurrak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Liburutegia
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan 2023/04/21



