‘Irakurri matte’ irakurle taldean parte hartzeko izena eman beharko da aurten
Uxue Alberdiren gidaritzapean elkartzen dira irakurle taldeko kideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Aurtengoan, egoerak behartuta, taldean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea.
Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak bederatzigarren ikasturtea du Zumaian. Orain artean Hilabetean behin Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko. Saio guztiak astearteetan egiten dituzte, 18:00etan.
Orain artean saio irekiak antolatu izan dituzte, baina bizi dugun osasun egoerak behartuta, taldean zenbat kide izango diren aurreikustea beharrezkoa izango da. Hori horrela izanik, aurtengoan behintzat, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 30a baino lehen, euskara@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943865025 (luz. 6) telefonora deituta. Honako datuak zehaztu beharko dituzte: izen-abizenak, telefonoa eta e-posta.
Liburu zerrenda prest
Dagoeneko aurreratu dituzte ikasturte honetan irakurriko dituzten lehen liburuen izenburuak, baita bisitan izango dituzten bi irakurleren izenak ere.
Urrian Joxe Agirreren Nobela errealista bat irakurriko dute, eta idazlearen bisita izango dute urriaren 13an. Azaroaren 10ean Carson McCullersen Kafe tristearen balada liburuaz hitz egiteko bilduko dira. Abenduan 8an Maddi Ane Txoperena idazle gaztearekin bilduko dira, Ene baitan bizi da nobela irakurri ostean. 2021ean irakurriko landuko dituzten bi libururen berri ere eman dute: Ingerberg Bachmann-en Aldibereko eta Margaret Atwood-en Neskamearen ipuina.
Irakurle taldearen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Liburutegia
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Liburu aurkezpenak eta ipuin kontaketa, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan 2023/04/21



