Energia Burujabetzarekin lotutako batzorde irekian parte hartzeko deialdia
Udalak deialdia zabaldu die energiarekin interesa duten zumaiarrei, Energia Burujabetza batzordea sortzeko.
Zumaiako Udalak energiari buruzko azterketa egin zuen iaz. Lan horretan herri mailan dauden gabeziak identifikatu, eta hobetzeko bideak jaso dira. Gainera, zenbait erronka eta bideorri bat zehaztu dira bertan: kontsumoa murrizteaz gain, bertan ekoizteko beharra nabarmendu da azterketan.
Azterketa eginda, etorkizunera begira jarri, eta energiaren gaiari heldu zion Udalak martxoan egindako "Aldaketa garaia da" jardunaldietan. Trantsizio energetikorako gakoak izan ziren hizpide hiru saiotan, eta Zumaian eguzkia energia ekoizteko aukera ere mahai gaineratu zen.
Orain, pausu horiek gauzatzeko eta jarraipena emango dioten proiektu berrien inguruan hausnartu eta erabakiak herritarrekin batera hartzeko Energia Burujabetzarako Batzordea sortuko du Zumaiako udalak.
Energia Burujabetzaren batzordearen bidez Zumaian trantsizio energetikorako epe luze, ertain eta laburreko pausuak erabaki eta martxan jarri nahi ditu Udalak. Batzordean parte hartzeko interesa duenak helbide honetara idatzita eman dezake izena: energia@zumaia.eus
>> Eman izena Energia Burujabetzaren batzordean: energia@zumaia.eus
Eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programa
Gaiari lotuta, Zumaiako Udalak PREE programaren berri eman nahi die herritarrei. Programa honen helburua da dauden eraikinen jasangarritasuna bultzatzea, honako jarduketa hauen bitartez: inguratzaile termikoa aldatzea; jatorri fosileko erregaien bidezko sorkuntza termikoko instalazioen ordez, iturri berriztagarrietan (biomasa, geotermia, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa) oinarritutako sorkuntza termikoa edo autokontsumorako sorkuntza elektriko berriztagarria ezartzea; erregulazio- eta kontrol-teknologiak txertatzea; eta argiztapenaren energia-efizientzia hobetzea.
Gainera, Programak sustatu nahi ditu energia berriztagarrien erkidegoek edo herritarren energia-erkidegoek egindako jarduketak, energiaren barne-merkatuaren eta energia berriztagarrien gaineko azken zuzentarauek ezarritakoari jarraikiz.
2021eko uztailaren 31ra arte eskatu ahal izango dira laguntzak. Oinarriak hemen irakur daitezke.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Energia
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



