Enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza tailerrak eskainiko ditu Udal Elkarteak, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratuta

2021/05/25

Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak. Guztira, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko 5 prestakuntza tailer egingo dira. Interesdunek saio guztietan edota banakako saioetan eman dezakete izena.

Ekimenaren helburu nagusia da ekintzaile nahiz enpresariei beren ideia edota enpresei buruzko hausnarketa sustatzea eta kudeaketa eraginkorrago bat lortzeko hainbat erreminta eskaintzea. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizez, 09:30etik 13:30era.

Hauxe da prestakuntza tailerren eskaintza:

  • 1. saioa: Negozio plana. Zer da eta zertarako balio du? Planifikazioaren garrantzia eta jardueraren antolakuntza eraginkorra. Data: Maiatzak 26

  • 2. saioa: Forma juridikoak eta eratzeko izapidetzak Data: Ekainak 9

  • 3.saioa: Jardueraren kudeaketa eta kontrol ekonomikoa egiteko erremintak. Data: Ekainak 16

  • 4.saioa: Ogasunarekiko betekizunak: BEZ eta PFEZ. Data: Ekainak 30

  • 5.saioa: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia. Erabiltzen diren dokumentuak. Data: Uztailak 14

>> Informazio guztia hemen

 

Argibideak eta izen-ematea:

Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko.

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

 

Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
Tel. 943 890808

harrera@urolakosta.eus

Albiste erlazionatuak