Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan
Oinezkoen joan-etorria errazteko koskak kenduko dira, eta horretarako euri-urak bideratzeko kanalak aldatuko dira.
Joan den astelehenetik (maiatzak 27) martxan daude Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Esku-hartze honen helburu nagusia da Erribera kale osoan irisgarritasuna bermatzea da, eta herritarrek aspalditik egindako eskaerei erantzuten die.
Horretarako, euri-urak bideratzeko egungo kanala eraldatuko da, galtzada-harriari malda emanez eta dauden koskak kenduz. Hobekuntza horiei esker, euri-urak hobeto drainatuko dira, eta oinezkoak, mugikortasun urriko pertsonak eta haurren orgak errazago ibiliko dira eremu horretan. Obra horiek 47.677 euroko aurrekontua dute, eta hiru aste inguru iraungo dutela aurreikusten da, nahiz eta baldintza meteorologikoek baldintzatzen dituzten, euria egiten duenetan ezingo delako lanik egin.
Irisgarritasuna funtsezko osagaia da herri inklusibo eta ekitatiboa eraikitzeko. Izan ere, irisgarritasuna hobetzean, pertsona guztien mugikortasuna bultzatzeaz gain, herri-eredu iraunkorragoa ere sustatzen da. Zentzu horretan, Zumaiako Udalak jakinarazi nahi du aurrerantzean ere halako esku-hartzeak egiten jarraituko duela herri osoan zehar.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Irisgarritasun Plana
- Itzurunbideko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko lan osagarriak egingo ditu Udalak 2025/09/19
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
Zumaia bizitzeko da
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22



