Euskal artista eta udalerrien ordezkaritza zabalak eman dio hasiera Geuretik Sortuak ekimenari
Ekimenaren baitan, Zumaian egonaldia egingo du Fito Rodriguez idazleak, ipuin bat sortzeko. Bi aktore zumaiarrek ere parte hartuko dute ekimenean: Maite Aizpuruak Atarrabian eta Uharten egingo du egonaldia, Metrokoadroka sormen laborategia kolektiboaren baitan; Telmo Irureta Tanttaka teatroa konpainiaren arituko da, Arrigorriagan.
Oiartzungo Arizmendi Enea eraikineko lorategian egin zuten atzo Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren aurkezpen ekitaldia. Zumaiako Udala ordezkatzeko bertan izan ziren Iñaki Ostolaza alkatea eta Marina Bidasoro kultur zinegotzia. Beste askoren artean, Zumaian egonaldia egingo duen Fito Rodriguez idazlea eta Maite Aizpurua aktore zumaiarra ere izan ziren aurkezpenean.
Protoiektuan parte hartuko dute 26 sortzaile eta kolektiboetako kideek, eta horiek jasoko dituzten udalerrietako ordezkariak elkar ezagutzeko bilkura izan zen atzokoa, eta modu horretan, egonaldi artistikoei hasiera sinbolikoa eman zieten.
Geuretik Sortuak proiektuarekin, euskaraz sortzen eta hedatzen den artea bultzatu nahi du Udalbiltzak; zehazki, euskaraz sortutako literatura, zinemagintza eta antzerkia sustatzea da proiektuaren helburua, eta, horretarako, sormen lanak egiteko egonaldiak antolatu ditu sortzaileentzat Euskal Herri osoko hainbat herritan.
Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariak argazkiaren garrantzia azpimarratu zuen atzoko ekitaldian: “argazki hau ere herri honen kontakizunaren parte izatera igaroko da; Euskal Herri osoko sortzaile eta hautetsiak euskarazko kulturari eta sormenari putz handi bat emateko Geuretik Sortuak izeneko teilatupean elkartu zirenekoa”.
Zumaiako Udalak ere parte hartu du ekimenean, eta ekainean eta irailean zehar, Fito Rodriguez idazlea Zumaian izango da. Gerora, sorkuntza prozesua amaituta, proiektuaren baitan sortutako lan horiek erakusteko zirkuituaren parte izango da Zumaia ere.
Halaber, bi aktore zumaiarrek ere parte hartuko dute ekimenean: Maite Aizpuruak Atarrabian eta Uharten egingo du egonaldia, Metrokoadroka sormen laborategia kolektiboaren baitan; Telmo Irureta Tanttaka teatroa konpainiaren arituko da, Arrigorriagan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



