Euskara Saileko dirulaguntzen deialdia irailean egingo da
Azken urteotan ekainean egin izan dira euskara alorreko dirulaguntzen deialdiak, euskarazko errotuluak eta euskara ikastaroak diruz laguntzeko. Aurten, ordea, oinarriak eguneratu behar izan dira aurrez –ekaineko bilkuran eman zaie hasierako onarpena–, eta deialdia irailean izango dela aurreikusi dute arduradunek.
Aurrekoetan bi deialdi egin izan dira euskara ikastaroentzat, bigarrena urrian, udan egindako ikastaroei zuzendutakoa. Aurten, berriz, deialdi bakarrean aurkeztu beharko dira biak, bai urritik ekainerako ikastaroenak, bai uztailetik irailera artekoenak. Iaz bezala, azterketa edo probaren bat gainditu dutenek eta HABEren laguntza eskatzeko eskubidea dutenek, nahitaez hala egin beharko dute, Udalaren laguntzak haien osagarriak izango direlako.
Errotuluei dagokienez, 2022an euskaraz jarritako errotulu eta toldoak lagunduko dira diruz, gastuaren % 50 ordainduta eta gehienez 300 €. Irailean egingo da deialdia eta azaroaren 30era arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Irailaren 30ean amaituko da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketara aurkezteko epea 2023/09/19
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Gaël Fayeren 'Ene herri txikia' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2023/09/07
- Hizkuntza eskubideen aurkako epaiaren aurrean, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/21
Merkataritza
Zumaia bizitzeko da
- Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean 2023/10/03
- 'Tipi-tapa!' programan parte hartzera deitu dituzte Zumaiako adinekoak 2023/10/03
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
- 2023-2027 legealdiko Gobernu Plana aurkeztuko dute asteazkenean, urriaren 4an 2023/10/02
Dirulaguntzak
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04
- Zabalik dago alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/08/02
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2023/07/04