Familiarteko egunpasa Mendukiloko kobetara
Maiatzaren 7an (igandea) Ludotekako lagunek irteera egingo dute Mendukiloko kobetara. LH 1-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ekintza da, eta izen-ematea ostiral honetan (apirilak 28) itxiko da.
Ludotekak, besteak beste, familiarteko ekintza ugari antolatzen ditu urtean zehar. Maiatzaren 7an (igandea) Zumaiatik kanpora joango dira, Astitzera (Nafarroa) zehazki, Mendukiloko koba ezagutzera. Goizeko 09:30ean aterako dira Zumaiatik, eta 17:30ean ekingo diote itzulerari.
LH 1-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako ekintza da. Mendukilo koba ezagutzeko, escape forest ekintza egingo dute, ingurua ezagutzeko pista jolasa. Jarraian, koba ikusteko aukera izango dute.
Izen-ematea ostiral honetan (apirilak 28) itxiko da. Irteerara joan nahi dutenek Ludotekan bertan eman beharko dute izena. Helduen kasuan, 15 euro ordaindu beharko dira; haur bakoitzeko prezioa, berriz, 10 eurokoa izango da. Informazio gehiago behar izatekotan, Ludotekako hezitzaileekin harremanetan jar daitezke herritarrak, 943863264 telefonora deituta edo ludoteka@zumaia.eus e-mailera idatzita.
Albiste erlazionatuak
Ludoteka
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



