Gazteen kontsumo ohiturez aritzeko bi saio izango dira martxoan eta apirilean
Guraso Eskolen barruan, gazteen kontsumo ohituren inguruko bi hitzaldi eskainiko ditu AGIPAD elkarteko Amaia Barcenillak. Lehena martxoaren 29an izango da, eta, bigarrena, apirilaren 26an. Saioan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izango dute Zumaiako gurasoek. Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
Guraso Eskolen barruak saio ugari egin dira ikasturte honetan, eta, azken bi saioetan, gazteen kontsumo ohiturak izango dituzte hizpide. Hitzaldiak nerabeen gurasoei zuzenduta daude bereziki, baina edozein herritarrek parte hartu dezake.
Izen-ematea
Saio batean ala bestean, edo bietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Branka eraikinera joanda, e-maila bidalita (brankaharrera@zumaia.eus) edo telefonoz deituta. (943 86 22 00).

Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Guraso Eskolak
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan 2024/03/21
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
- 'Harreman osasuntsuak lagun artean' hitzaldia emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak otsailaren 27an 2024/02/19



