Nerabeen osasun mentalaz ariko dira hurrengo Guraso Eskolen saioan
Estibaliz Ansotegi psikologoa izango da trebatzailea, eta datorren apirilaren 23an, 18:00etan, Alondegiko Oxford aretoan izango da saioa. Izen-ematea apirilaren 21era bitartean egongo da zabalik.
Gurasoak heziketa prozesuan inplikatzea eta horretarako bidelaguntza eskaintzea, eta gurasoen arteko sare berriak sortzea dira Zumaiako Guraso Eskolaren helburuak. Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Hezkuntza eta Gazteria sailek elkarlanean antolatutako programa da, eta 0 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Hala, hiru talde desberdinetan banatuta, adin-tarte bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza jasotzeko aukera izaten dute Zumaiako gurasoek. Programa antolatzeko Zumaiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dauka, eta hitzaldietako batzuk Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen dira.
Pornografia eta sexu-heziketari buruzko hitzaldiarekin hasi zen aurtengo zikloa, eta lagun artean harreman osasungarriak eraikitzeko gakoak izan zituzten hizpide bigarren saioan. Hirugarren saioan, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko irizpideak ezagutzeko aukera izan zuten Zumaiako gurasoek. Azken saioan nerabeak eta osasun mentala izango dituzte hizpide. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, apirilaren 21a baino lehen, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita.

Albiste erlazionatuak
Guraso Eskolak
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak landuko dituzte hilaren 19an 2024/03/14
- 'Harreman osasuntsuak lagun artean' hitzaldia emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak otsailaren 27an 2024/02/19
Hezkuntza
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



