Gazteentzako literatur tailerrean izena emateko epea ostiralean amaituko da
15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra izango da. Ikastaroa doakoa da eta urtarrilaren 31 bitartean eman daiteke izena.
Gazteen artean literatur sormena bultzatzeko asmoz antolatu du Udalak ikastaroa, bigarren urtez jarraian. Paul Beitia Ariznabarreta irakasleak sei saiotan idazketa zein irakurketa landuko du gazteekin: Zertarako literatura galdetzea zertarako bizi edo zertarako ulertu galdetzea bezain absurdoa eta, era berean, beharrezkoa da. Beraz, zertarako literatura? Zertarako idatzi, zertarako irakurri? Horrexetarako: bizitzeko, bizi duguna eta gaituena hobeto ulertzeko. Ikastaro honetan idazteaz eta irakurtzeaz jardungo dugu, idatzi eta irakurri egingo dugu, bi ekintza horiek modu kolektiboan baino lulertu ezin diren ideiatik abiatuta. Elkarrekin sortuko dugu: guk idatzia besteei irakurriz, besteei entzunetik abiatuz, elkarri iritzia emanez.
Literatura saioak sei ostegunetan izango dira Alondegian, 18:30etatik 20:00etara. Tailerra otsailaren 6an hasiko da eta maiatzaren 7an amaituko da. Tailerra doakoa da, eta interesa dutenek urtarrilaren 31 bitartean eman dezakete izena. Horretarako Alondegia kultur etxean eman daiteke izena (9:30-14:00), 943861056 zenbakira deituta edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.

Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10



