Goiatz Labandibar, Aritz Mutiozabal eta Antton Peñalba izan dira 34. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak
Aurten 38 lan aurkeztu dira, horietatik 6 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 2an izango da, 19:00etan Oxford aretoan. Ondoren Fito Rodriguezek 'Literaturaren ihesbideak & ihesbidearen literaturak' irakurraldi musikatua eskainiko du.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 38 lan aurkeztu dira, iazkoarekin alderatuz nabarmen gutxiago, etxealdiak amaitu ziren seinale. Horietatik 6 zumaiarrek idatzitakoak izan dira, nabarmentzekoa da zumaiarren kopurua iaz adinakoa izan dela, orokorrean kopurua jaitsi arren, herrian idazteko zaletasunak tinko dirau.
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lanean artean, onenak honako hauek direla erabaki dute epaimahaia osatu duten idazleek:
- 1. saria, 3.000 eurokoa, Goiatz Labandibar Arbelaitzek eskuratu du ALTER EGOAK ipuinari esker. Goiatzek lehenengo aldiz irabazi du lehiaketa hau. Epaimahaiaren iritziz lanik onena izan da oso ondo josia dagoelako, kontatu beharrean, esaten ez denarekin ulertzera ematen. Oso era garbi eta zuzenean idatzitako ipuin honek politikoki zuzena izateari kritika egiten dio.
- 2. saria, 1.500 eurokoa, Aritz Mutiozabal Zabalak irabazi du ZERUA ITSASO ZIKIN BAT DA lanarekin. Ipuin honetan gauza asko gertatzen dira denbora gutxian, horrek irakurlea erabat harrapatzen du, idazkera bizi eta txinpartatsuarekin. Umore eta ironia handiz euskal mito ukiezin bati buelta ematen dio.
- Zumaiako onenaren saria, berriz, Antton Peñalba Alberdirentzat izan da MEDICITARREN ABAROAN ipuinagatik. Ipuin honetan pertsonen deskribapenak oso onak dira, elkarrizketak oso biziak, historia oso sinesgarria egiten da eta interesari eusten dio.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 2an egingo da, ostegunarekin, 19:00etan, Oxford aretoan. Ondoren Fito Rodriguezek “Literaturaren ihesbideak & ihesbidearen literaturak” irakurraldi musikatua eskainiko du.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



