Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua abiatu du Udalak, eta inkesta bat zabaldu die herritarrei
Zumaiako Udalak Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) egiteko prozesua abiatu du, herria leku irisgarriago, seguruago eta ingurumenarekiko begirunetsuago bihurtzeko helburuarekin. Pertsonak ardatz hartuta, plan honen helburua da oinezkoen mugikortasuna lehenestea eta auto pribatuarekiko mendekotasuna murriztea, garraio-eredu inklusibo eta jasangarri bat sustatuz.
Zumaiako Udalak hasiera eman dio Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiteko prozesuari, herritarrek aktiboki parte hartzeko deia eginez. Prozesu estrategiko eta parte-hartzailea izango da honakoa, egungo mugikortasunaren puntu kritikoak detektatzeko eta mugikortasunaren garapena hobetzera eta herritarren bizi-kalitatea bermatzera bideratutako proposamenak batera diseinatzeko. Iñaki Ostolaza alkateak, Argi Yeregi hirigintza zinegotziak, Gorka Arregi udal arkitektoak eta Ainhoa Cuartango Tech Friendly-ko teknikaria eman dituzte planaren helburuen eta prozesuaren inguruko xehetasunak.
Plan honen helburua da Zumaia udalerri irisgarria eta atsegina izatea pertsona guztientzat, ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako mugikortasun-eredua bultzatuz. Prozesu horretan, bereziki kontuan hartuko dituzte haurren, gazteen, emakumeen, adinekoen eta mugikortasun urriko pertsonen beharrak. "Horrela, kolektibo horien ikuspegiak aintzat hartuta, Zumaia herri atsegina izango da guztiontzat", adierazi du Iñaki Ostolaza alkateak.
> Bete galdetegia
Argi Yeregi hirigintza zinegotziaren esanetan Mugikortasun Plan eguneratua edukitzea "garrantzia handikoa eta lehentasunezkoa" da. Plan honen bidez "Zumaia epe ertainean eta luzean nolakoa izango den marraztuko dugu". Irizpide argi batekin egingo dute lan: mugikortasun iraunkorragoa, seguruagoa eta inklusiboagoa sortu nahi dute; "beti esaten dugun moduan, Zumaia bizitzeko da, eta horretarako, pertsona guzti-guztiak gure politiken erdigunean jarri behar ditugu", azaldu du Yeregik. Prozesu guzti honetan Zumaiako kaleak, espaloiak, garraio publikoa, oinezkoentzako guneak eta bestelako hiri-elementuak barnebilduko dituen plangintza integral bat egiteko oinarriak jarriko dituzte.
Prozesua gidatzeko "lan-talde sendoa eta profesionala" osatu dute, Gorka Arregi udal teknikoaren esanetan. Zumaiako Udalak TECH Friendly eta Buchanan enpresen laguntza teknikoa izango du prozesua gidatzeko, eta, bide osoan zehar ondoan edukiko dituzte herriko elkarte, kolektibo eta eragileak.
Herritarren parte hartzearen garrantzia
Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana egiteko herritarren partehartze aktiboa sustatu nahi dute. Horretarako, lehen pauso moduan, Zumaiako biztanleei zuzendutako galdetegi bat zabaldu dute, mugikortasunaren arloan dituzten ohiturak eta beharrak jasotzeko.
"Guretzat garrantzitsua da bizilagunen iritzia. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera eta inkesta betetzera. Eta norbaitek laguntza behar badu, eska diezaietela mesedez laguntza senideei eta lagunei, bete dezaten, ezinbestekoa baita galdetegi hau zumaiar guztiei iristea", eskatu du Argi Yeregi hirigintza zinegotziak. Online inkesta zabalik dago dagoeneko, eta hilabetez egongo da zabalik, ekainaren 9ra arte.
> Bete galdetegia
Bestalde, hezkuntza-komunitateari zuzendutako inkesta berezi bat ere landuko dute. "Haurrek zeresan handia dute gure herriko mugikortasunaren inguruan", azaldu du Ainhoa Cuartango TECH Friendly enpresako teknikariak.
Webgunea ere prestatu dute, prozesuaren nondik norako guztien jarraipena egiteko: mugikortasuna.zumaia.eus.
Mugikortasun eredua eguneratu beharra
Gorka Arregik, udal arkitektoak, 2005ean idatzitako Zumaiako Mugikortasun Plana berrikusteko beharra azpimarratu zuen, azken urteetan udalerrian eta gizartean izandako aldaketa esanguratsuengatik. Azaldu zuenez, gaur egungo mugikortasun-ohiturek (automobil pribatuaren erabilera handia dute ezaugarri) eragin negatiboa dute ingurumenean eta hiri-kalitatean, baita herritarren eguneroko bizitzan ere.
Arregiren arabera garrantzitsua dela mugikortasun jasangarriagoko eredu baterantz aurrera egitea, energia-kontsumo txikiagoarekin eta garraio indibidualaren murrizketarekin, sistema kolektiboen eta motorrik gabeko garraiobideen mesedetan. Udalerriko garraio- eta mugikortasun-sistemen diseinuan genero-ikuspegia txertatzeko beharra ere nabarmendu zuen.
Lau fase
Ainhoa Cuartango TECH Friendlyko ordezkariak Zumaiako Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua azaldu zuen. Plan horrek funtsezko hainbat fase izango ditu. 0 fasea prozesuaren antolaketan eta hasieran oinarrituko da, eta helburuak eta lantaldea ezarriko dira; 1. fasean, Zumaiako mugikortasunari buruzko informazio garrantzitsua aztertu eta diagnostikatuko da; 2. faseak planaren aurretiazko bertsio bat garatzea ekarriko du, mugikortasuna hobetzeko proposamenekin; azkenik, 3. fasean planaren azken bertsioa egingo da, herritarren eta inplikatutako eragileen atzeraelikaduran oinarrituta.
Gainera, herritarrek proiektuaren etapa guztietan parte-hartze aktiboa izatearen garrantzia azpimarratu zen, zeharkako komunikazio-lerro baten bidez.
> Informazio gehiago: mugikortasuna.zumaia.eus
Albiste erlazionatuak
Mugikortasuna
- Zumaiako trenbide-azpiegituran 15 milioi euroko inbertsioa egingo du Mugikortasun Jasangarrirako Sailak, eta Estazio inguruan hobekuntza ugari Udalak 2024/10/04
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04
- Goiko Plazaren plaza izaera berreskuratzeko pausoak ematen hasi da Zumaiako Udala 2024/03/21
HMJP
Hirigintza
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
Trafikoa
- Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da abenduaren 20ra bitartean 2024/12/02
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Zumaia bizitzeko da
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27