Guraso Eskolan izena emateko epea ireki dute
0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerra egingo dute aurten, Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek gidatuta. Otsailaren 3ra arte egongo da irekita izen-ematea.
Otsailaren 8an eta 15ean egingo dituzte Guraso Eskolaren baitan antolatutako bizipen tailerrak, euskaraz. Bigarren talde bat osatzen bada, gazteleraz izango dira saioak, martxoaren 14an eta 28an.
Interesa dutenek otsailaren 3a baino lehen eman beharko dute izena, Brankan (Gizarte Zerbitzuak, Aizkorri 4). Matrikulak 40 euro balio ditu eta honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dituzte saioak, eta aurtengoan 0-6 urte bitarteko haurren gurasoen bizipenei helduko diete. Bi erreferente dauden kasuan, biek parte hartzea komeni dela nabarmendu dute saioen antolatzaileek.
Lehen saioa: OTSAILAK 8
Gaztelerazko taldea osatzen bada: MARTXOAK 14
- Haurra ulertzen dugu?
- Amorrua, haserrea
- Frustrazioa, ezetza
- Tonua, begirada
- Konfiantza, anbibalentzia
- Auto erregulazioa, auto kontrola
Bigarren saioa: OTSAILAK 15
Gaztelerazko taldea osatzen bada: MARTXOAK 28
- Zer da guraso izatea?
- Gustura egiten dugu?
- Hobetu dezakegu?
- Zerbait berria probatu nahi dugu?
- Kalitatea edo kantitatea?
- Zer transmititzen diegu?
- Haurraren beharrak eta gure beharrak
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20



