HAPO berriaren Aurrerakina ezagutzeko bisita gidatua egingo dute ostegun honetan
Bisita gidatua maiatzaren 27an (osteguna) izango da, 18:30ean Oxford aretoan. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, webgunearen bidez edo HAZera deituta.
2020an, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria lantzen hasi zen Zumaiako Udala. HAPO berria udalerria antolatzeko tresna nagusia eta funtsezkoa da: udalerriko esparru fisikoaren baitan zer, non eta zenbat eraiki daitekeen arautuko du. Zenbait lan egin eta gero, Aurrerakinaren Jendaurreko Erakustaldiaren fasean sartu da prozesua.
Edukiaren xehetasunak ezagutzeko bisita gidatua izango da ostegun honetan (maiatzak 27), arratsaldeko 18:30ean Alondegiko Oxford aretoan. Saioan partehartzeko webgunearen bidez eman beharko da izena. Zumaiako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura ere deitu ahal izango dute: 943 86 50 25.
Maiatzak 27, osteguna | 18:30
BISITA GIDATUA Eman izena webgunean edo deitu 943 86 50 25 zenbakira
>> Egin ekarpena webgunearen bidez
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 40 urtetako ibilbidea gogoan, ekitaldi bereziz beteta dator Zumaiako Musika Jaialdia 2024/07/24
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta 2024/07/15
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
Hirigintza
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta 2024/07/15
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
- Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan 2024/05/31
Parte hartzea
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Irakurgai dago Zumaian etxebizitza turistikoak arautzeko proposamena 2022/05/27
- Etxebizitza turistikoak arautzeko duen proposamena aurkeztuko du udal gobernuak hilaren 18an 2022/05/13
- Zumaiako hiri antolamenduari buruzko ekarpenak egiteko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 1era arte 2021/06/22