HAPO berriaren Aurrerakinaren gaineko ekarpenak jaso nahi ditu Udalak
Oxford aretoan daude ikusgai Aurrerakinaren gako nagusia laburtzen dituzten panelak, eta datozen asteetan ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek. Ostegun honetan bertan informazio hitzaldia izango da, 18:30ean.
2020an, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria lantzen hasi zen Zumaiako Udala. HAPO berria udalerria antolatzeko tresna nagusia eta funtsezkoa da: udalerriko esparru fisikoaren baitan zer, non eta zenbat eraiki daitekeen arautuko du. Zenbait lan egin eta gero, Aurrerakinaren Jendaurreko Erakustaldiaren fasean sartu da prozesua. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak, Gorka Arregi Zumaiako udal arkitektoak eta Irati Alonso Erdu enpresako hirigintza teknikariak eman dituzte dokumentuaren eta parte hartze prozesuaren inguruko azalpenak.
Alondegiko Oxford aretoan Aurrerakina laburtzen duten planoak eta dokumentuak ikusgai daude dagoeneko, honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Eduki guztia laburtzen duten panelez gain, herritarrek eremu bakoitzaren fitxak kontsultatu ahal izango dituzte, baita plano zehatzak ere. Gainera, bertan jasotako informazioa zehazteko informazio-hitzaldia eta bi bisita gidatu egingo dituzte. Informazio hitzaldia ostegun honetan bertan izango da, 18:30ean Oxford aretoan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Informazio guztia: hapo-zumaia.eus
Aurrerakin dokumentua "eztabaidarako dokumentua" da Iñaki Ostolaza alkatearen arabera, "HAPOren irizpideak eta helburuak definitzeko balioko duena". Proposamena udaleko talde politiko guztiekin elkarlanean landu dutela azaldu du, eta, orain, proposamena "jendarteratzea eta herritarren ekarpenak jasotzea" da asmoa. Horrenbestez, fase honetan, Aurrerakinaren edukia egiaztatu eta osatu ahal izango dute herritarrek. Ekarpenak jasotzeko zenbait saio presentzial egongo dira, eta iritzia hapo-zumaia.eus webgunearen bidez ere eman ahal izango da, maiatzaren 15etik uztailaren 1era bitartean.
HAPOak lantzen dituen gaiek "zuzenean eragiten die zumaiarren bizitzei"
Gorka Arregi udal teknikariaren arabera, HAPOak lantzen dituen gaiek "zuzenean eragiten die zumaiarren bizitzei". Izan ere, etxebizitza, jarduera ekonomikoa edota ingurumena eta jasangarritasuna moduko kontzeptuen baitan landu da dokumentua. "Zenbat etxebizitza gehiago eraikiko dira Zumaian? Non? Eta jarduera ekonomikoaren inguruan zein proposamen ditugu? Nola babestuko dugu ingurumena? Galdera horiei heltzen die HAPOak, eta beraz, garrantzia handiko dokumentua da", azaldu du teknikariak.
Parte hartzeko prozesua martxan
Iñaki Ostolaza alkatearen arabera herritarrekin batera landu nahi dute proposamena. Horretarako aukera desberdinak izango dituzte herritarrek.
Batetik, Aurrarakina dokumentuaren edukia ezagutzeko erakusketa bisitatu ahal izango dute herritarrek. Laburpen planoez gain, dokumentua bera, eta horri lotutako fitxak eta planoak kontsultatzeko aukera izango dute Alondegiko Oxford aretoan. Halaber, informazio hitzaldia izango da maiatzaren 20an, 18:00etan; saio horretan HAPOren prozesuaren, gaiei eta eduki garrantzitsuei buruzko azalpenak emango dituzte teknikariek. Edukiaren xehetasunak ulertzeko, bi bisita gidatu ere egingo dituzte: maiatzaren 22an, 12:30ean; eta maiatzaren 27an 18:30ean.
Bestetik, herritarren ekarpenak jasotzeko aurrez aurreko bi saio antolatu ditu Udalak. Ekainaren 9an eta 10ean izango dira saioak, 18:30ean.
Gainera, HAPO berriaren inguruko informazio guztia hapo-zumaia.eus webgunean kontsultatu daitekeela gogorarazi dute. Webgune horren bidez ere ekarpenak egin ahal izango dira, uztailaren 1era bitartean.
Dokumentua udaletxean bertan ere kontsultatu ahal izango da, eta zalantzak dituztenek Hirigintza saileko teknikariekin batera landu ahal izango dute gaia. Horretarako, hirigintza@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute.
Maiatzak 20, osteguna | 18:00
INFORMAZIO HITZALDIA Eman izena
Maiatzak 22, larunbata | 12:30
BISITA GIDATUA Eman izena
Maiatzak 27, osteguna | 18:30
BISITA GIDATUA Eman izena
Ekainak 9, asteazkena | 18:30
PARTE HARTZE SAIOA Eman izena
Ekainak 10, osteguna | 18:30
PARTE HARTZE SAIOA Eman izena
>> Egin ekarpena webgunearen bidez
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Datozen urteei begirako etxebizitza babestuen promozioak adostu dituzte Zumaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2023/03/29
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin-behineko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/03/28
- Martxan dago Udal Etxebizitza Bulegoa 2023/03/27
- Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago 2023/03/20
Hirigintza
- Trenzubiaren egitura indartzeko lanek iraun bitartean Urola ibaiko paseoaren zati bat moztuta egongo da 2023/03/17
- Hasi dituzte DBHrako eraikin berria egiteko lanak 2023/03/06
- Eskura udal aldizkariaren seigarren alea webgunean ere bai 2023/02/15
- Juan Belmonte kaleko ur hornidura sarea berrituko da datozen hilabeteotan 2023/02/13
Parte hartzea
- Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago 2023/03/20
- Euskara sustatu eta erabilera bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Larraina elkarteak eta Udalak bigarren urtez 2023/03/20
- Zuhaitz Egunaren barruan, Santiagoko dunetan arteak landatuko dituzte igande honetan 2023/03/09
- Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko baimena lortu dutenen behin behineko zerrenda argitaratu da 2023/03/06
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- Irakurgai dago Zumaian etxebizitza turistikoak arautzeko proposamena 2022/05/27
- Etxebizitza turistikoak arautzeko duen proposamena aurkeztuko du udal gobernuak hilaren 18an 2022/05/13
- Zumaiako hiri antolamenduari buruzko ekarpenak egiteko epea zabalik dago oraindik, uztailaren 1era arte 2021/06/22
- HAPO berriaren inguruko parte hartze saioa egingo dute ekainaren 9an 2021/06/02