HAPO berriaren diagnostiko saioak azaroaren 9an eta 11n, 'online'
Telematikoki egingo dituzte bi saioak, eta ez da aurrez izena eman beharko. Azaroaren 9ko saioa euskaraz izango da, eta 11koa gazteleraz.
Zumaiako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO) lantzen jarraitzen du. Informazio-fasea bukatu eta gero, Aurrerakina lantzeko fasea hasiko da datorren asteko saioekin. Fase honetako lehen ekintza diagnostiko-saioak izango dira. Horietan HAPOk zeharkatzen dituen gai guztiak aztertuko dituzte, eta aurreko fasean egindako partaidetza prozesuaren emaitzak eta informazio-dokumentua aurkeztuko dituzte, besteak beste.
Bi saio egingo dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. 18:00etan izango dira bi hitzorduak, telematikoki. Zoom plataforma erabiliko dute saioak egiteko, eta dagoeneko eskuragarri daude online saiora sartzeko esteka eta pasahitzak.
Azaroak 9, astelehena (euskaraz)
Esteka: https://zoom.us/j/95651901914?pwd=UWNGSEZtRVNZMVVzVzE3TGVxSUh2QT09
Pasahitza: zumaia
Azaroak 11, asteazkena (gazteleraz)
Esteka: https://zoom.us/j/94290316741?pwd=aXF2SFFuUUhhUXVIUHNkYTROczhrQT09
Pasahitza: zumaia
Informazio gehiago: https://hapo-zumaia.eus/eu/
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)
- HAPOari alegazioak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatuko du Udalak 2025/03/25
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
- Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) hasierako onarpena eman dio udalbatzak 2024/12/23
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29



