Hastear dira Mojaxarren Komentua eraberritzeko lanak
20 hilabete iraungo du obrak, eta lanak amaituta, Kultur Topagune bihurtuko da. 5 milioi euro erabiliko ditu Udalak, eta horietatik gutxienez 3 milioi dirulaguntza bidez lortutakoak izango dira. Dagoeneko hasi dira baliodun elementuak ateratzen (IKUSI BIDEOA), eta azaroaren 8an bizilagunekin bilera egingo da, obrak Alde Zaharrean eta San Jose kalean izango duen eragina azaltzeko.
Komentua Zumaiako musika, dantza eta antzerki munduko elkarte eta norbanakoen topagune bihurtuko da denbora gutxian. Azaroan zehar hasiko dira eraberritze lanak, eta 2024ko udazkenean amaituko dituzte.
Eraikin berezia izanik, eraberritzeko proiektuan berezitasun horiek mantentzeko ahalegin berezia egin du Udalak. Ondarea babestu beharra abagune moduan ikusi da, eta ez oztopo gisa. Hala, proiektua garatzeko, bi elementu garrantzitsu hartu dira kontuan: eragileekin osatutako programa eraikinean txertatzea, eta eragileen behar horiek proiektuan sartzean eraikinarekiko errespetua izatea.
Dagoeneko hasi dira balorea duten elementuak Komentutik ateratzen, horiek behar bezala gordetzeko. Eraikinaren berezitasunak eta Komentuko proiektuaren garrantzia kontutan hartuta, obrak irauten duen bitartean, bideo laburrak argitaratuko dira, herritarrek zuzeneko jarraipena egin ahal dezaten. Gainera, obrak eremuak eragingo duen aldaketa dokumentatzeko, uneoro kamera bat martxan izango dute.
1. BIDEOA: HASI DIRA KOMENTUA HUSTUTZEN
3 milioi euro, dirulagutza bidez
Komentua eraberritzeko 5.085.094 euro erabiliko ditu Udalak, baina kopuruaren %60a dirulaguntza bidez ordainduko ditu. Pasa den astean argitaratu zenez, Zumaiako Udalak 2.778.070 euro jasoko ditu Espainiako Hiri Agenda eta Arkitektura Zuzendaritzatik, PIREP programaren baitako dirulaguntza lortu ondotik (ikusi ebazpena). Gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik beste 241.935 euro jakin berri du Udala.
Gauzak horrela, Komentuaren eraberritzearen finantziazioaren %60a (3 milioi euro inguru) dirulaguntza bidez lortutakoa izango da. Bestelako dirulaguntzen ebazpenen zain daude orain, eta kopurua handitzea aurreikusten dute.
Bizilagunekin bilera azaroaren 8an
Obrak irauten duen bitartean aldaketak izango dira Alde Zaharrean eta San Jose kalean: makinak sartzeko errepide mozketak, kamioien joan-etorriak, hondakinen edukiontzien kokalekuetan aldaketak, eta bestelakoak.
Guzti horren inguruan aritzeko, Udala bizilagunekin bilduko da azaroaren 8an (asteartea), informazioa eman eta zalantzak argitzeko. Udal ordezkariez gain, udal teknikariak eta proiektuan lanean ari diren arkitektoak izango dira saioan.
EGUNA: AZAROAK 8, ASTEARTEA
ORDUA: 18:30
LEKUA: UDALETXEKO PLENO ARETOA
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Komentua
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Komentua ezagutzeko bisita gidatu gehiago izango dira urrian eta azaroan 2025/10/03



