Haur eta gaztetxoei zuzendutako kirol ikastaroetako izen-ematea zabalik, martxoaren 3ra arte
Igeriketa, zumba eta multifitness ikastaroetan izena emateko aukera izango dute. Ikastaroak martxoaren 8an hasi eta ekainaren 18an amaituko dira.
Joan den azaroan haurren jarduera guztiak gelditu egin behar izan ziren, bizi dugun osasun egoera dela-eta hartutako neurriak betetzeko. Zumaia eremu gorritik atera zenean berriro ere baimendu zen haurren kirol ikastaroak egitea, eta tarte honetan, azaroan hasitako ikastaroetan galdutako saioak berreskuratzen aritu dira ikastaroetako parte hartzaileak.
Orain, neguko ikastaroetako klaseak berreskuratuta, berriro ere haurren ikastaroetako izen-ematea zabaldu du Zumaiako Kirol Patronatuak. Honakoak dira eskaintzen diren ikastaroak:
-
Haurren igeriketa: astean egun bat
-
Zumba (6-8 urte bitarteko haurrentzat eta 9-12 urteko gaztetxoentzat): astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 18:30era
-
Multifitness (13-16 urte bitarteko gaztetxoentzat): astearte eta ostegunetan 16:00etatik 16:45era
Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 3ra bitartean eman beharko dute izena, kiroldegiko harreran.
Ikastaroetako partaideek osasun neurriak errespetatu beharko dituzte: aldageletan jarlekua izendatuta egongo da eta haurrarekin laguntzaile bakarra sartu ahal izango da kiroldegira, besteak beste. Kiroldegiko ordezkariek adierazi dutenez, behin izen-ematea eginda, osasun neurrien inguruko xehetasunak emango zazikie partaideei eta horien senitartekoei. Halaber, ikastaroen inguruko zalantzak izatekotan, kiroldegiko harrerara joateko gonbidapena egin diete herritarrei.
Ikastaroak martxoaren 8an hasi eta ekainaren 18an amaituko dira. Ohi baino iraupen luzeagoa izango dute aurtengo ikastaroek, eta ondorioz, ordaindu beharreko kuota ere altuagoa izango da.
-
Igeriketa ikastaroaren kasuan bazkideek 41,15 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek 106,45 euro
-
Zumba eta multifintess ikastaroen kasuan kuota 73,65 eurokoa izango da bazkideentzat; bazkide ez direnentzat, berriz, 186,60 eurokoa.
Helduen ikastaroak
Helduen ikastaroak apirilaren 12an hasi eta ekainaren 18an amaituko dira. Ohiko jarduerak egin ahal izango dituzte: cycling-a, GAP, TRX, pilates edota zumba.
Gaur egun ikastaroetan parte hartzen dutenek martxoaren 8tik aurrera egin ahal izango dute izen-ematea. Ikasle berrientzako epea, berriz, martxoaren 15ean irekiko da.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Haurrak
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10



