Haur eta nerabeen babesa bermatu eta tratu onak bultzatzeko prebentzio egitasmo berria martxan
Herriko eragile ugarirekin elkarlanean jarri dute martxan proiektu pilotua, eta nerabeen garapen egokian eragin dezaketen egoera eta adierazleak identifikatu, ulertu eta zerbitzu eta profesional desberdinek nola jokatu dezaketen landuko dute saioetan. Helburu nagusia haur eta nerabeen tratu onak bultzatzea da.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak haur eta nerabeen babes jardueran herriko hainbat eragilerekin prebentzio programa berri bat jarri du martxan. Egitasmo honen bidez haur eta nerabeen garapenean arriskutsuak izan daitezken adierazleen aurrean nola jardun behar dugun landuko dute, profesional eta zerbitzu desberdinen laguntzarekin.
Programaren helburu nagusia haur eta nerabeen tratu onak bultzatzea da. Haur, nerabe eta familiak egunerokoan profesional eta zerbitzu desberdinekin harremanetan daude, eta profesional horiek haur, nerabe edo familiek egunerokoan izan ohi dituzten gorabehera edo zailtasun momentuak identifikatzen dituzte. Haur eta nerabeen garapen egokian eragin dezaketen egoera eta adierazle horiek identifikatu, ulertu eta zerbitzu eta profesional desberdinek nola jokatu dezaketen landuko dute saioetan.
Egitasmo hau esperientzia pilotu bezala jarri du abian Udalak, eta formazio eta aholkularitza saioen balorazioa jaso ondoren egitasmoaren bilakaera zehaztuko da.
Herriko eragileekin elkarlanean
Haur eta nerabeen babesa guztion ardura dela ulertuta, egitasmoan parte hartzeko gonbita luzatu die Udalak herriko hainbat eragileri. Zehazki, honako eragileek parte hartu ahal izango dute egitasmoan: herriko ikastetxeek (Zumaiako Herri Eskola eta Institutua, Zumaiena ikastetxea, Oikiako Herri Eskola, Oinarrizko Lanbide hastapeneko soldadura Zentroa), haurreskolek, Zumaiako anbulategiak, Ludotekak, Gaztelekuak, Udaltzaingoak eta Gizarte Zerbitzuetako gizarte langile eta hezitzaileak (hala nola, haur zein nerabeekin eta horien familiekin lan egiten duten hezitzaileak, kale hezitzaileak eta psikomotrizista zerbitzuak).
Irailean hasi dituzte formazio saioak, eta dagoeneko lau talde osatu dituzte; 76 profesionalek hartu dute parte saio horietan. Parte hartu duten profesional horiek herrian ditugun hamar zerbitzu desberdinetakoak dira, diziplina anitzetakoak, eta guztiak haur eta nerabeekin eta horien familiekin harremanetan daudenak. Zumaiako Herri Eskolak eta Zumaiako Institutuak, Zumaiena ikastetxeak, Haurreskolak, Gaztelekuak, Ludotekak eta Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek hartu dute parte lehen saioetan.
Halaber, bigarren formazio saio bat osatu nahi dute anbulategiko, Oikiako Herri Eskolako, Soldadura Eskolako eta Udaltzaingoaren ordezkariekin.
Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta herriko zerbitzu eta eragileen arteko elkarlana aspaldikoa da, eta elkarlan hau hobetzeko eta haur eta nerabeen babesean herrian beste urrats bat eman asmoz sortu da egitasmoa.
Formazioa eta aholkularitza
Egitasmoak bi jarduera nagusitan oinarritzen da: alde batetik, zerbitzu guztiei zuzendutako oinarrizko formazioan; eta bestetik, zerbitzu guztiei zuzendutako aholkularitza saioetan. Ezinbestekoa da lehendabizi oinarrizko formazioa jasotzea, ondoren aholkularitza jasotzeko.
Saio horiek guztietan haur eta nerabeen beharretan jarriko dute arreta, honako galdera eta kasuetan arreta jarriz:
- Beharrak ez betetzeak zein ondorio dakartza?
- Nork du haur eta nerabeak babestearen ardura?
- Nola jakin dezaket haur batek babesa behar duen?
- Adierazleak eta kasu praktikoen azterketa
Oinarrizko formazioa jaso ondoren, aditu batek emandako zuzeneko aholkularitza jasoko du zerbitzu edo eragile bakoitzak (horretarako egutegi bat zehaztuko da). Formazioarekin hasi den bideak jarraipen zuzena izango du, ikaspen horiek guztien onurak haur eta nerabeen eta horien familiek jaso ditzaten.
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Gazte ekimenak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da 2024/08/30
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2024/07/08
- Nerabeentzako jarduera ugari izango dira uda honetan ere 2024/06/04
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Gizarte Zerbitzuak
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Irailaren 21ean hasiko da martxan 'Atozte', desgaitasuna duten herritarrei zuzendutako asteburuetako aisialdi zerbitzua 2024/09/02
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte 2024/05/10
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13