Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora
Urte amaierara bitartean sei antzezlan izango dira Aita Mari aretoko oholtza gainean. Ohi bezala, sarrerak turismo bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean erosi ahal izango dira aurrez, eta, Aita Mari antzokiko leihatilan egunean bertan.
Zumaiako Udalak dagoeneko iragarri du Aita Mari antzokian udazken honetan izango ditugun antzezlanen zerrenda. Guztira sei obra izango dira, hiru helduei zuzendutakoak, eta, beste hiru haurrentzat bereziki sortutakoak. Programazioak aukera paregabea eskaintzen du Zumaiako herritarrek zein bisitariek antzerkiaz goza dezaten giro eroso eta aberasgarrian.
Helduentzako antzerkia:
Askotariko gaiak jorratzen dituzten, eta estilo desberdinetako obrak iritsiko dira udazkenean Aita Marira:
- Familia sarekada | URRIAK 20. Etxean lasai afaltzen ari den familia batek Delitu Informatikoen Unitatearen (DIU) sarekada bat jasaten du, susmoa baitago familiako norbaitek porno domestikoko sare bat daukala. Komedia katartikoa da hau, Interneteko pribatutasuna esesten eta eraisten ari diren garaiotan.
- Ez naiz inoiz Dublinen egon | AZAROAK 10. Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak daude desiratzen irlandarra ezagutzeko, baina inork ez du espero Cindy pertsonai ikusezin bat izatea, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen Elenaren fantasia bat.
- Kanpora sartzen | ABENDUAK 15. 2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Haur eta familia antzerkia:
Zumaiako txikienenek hiru antzezlan ikusteko aukera izango dute, haien irudimena suspertu eta entretenitzeko:
- Bidai on, amona Braulia! | URRIAK 22. Musikal estiloko antzezlan honetan musika modernoaren historia ezagutzeko aukera izango dute haurrek, duela 100 urte baino gehixeago New Orleanseko estiloaren garaitik hasi eta 50eko hamarkadako Bebop generora arte. Sarahk bere amonaren egunerokoa irakurriko die, Estatu Batuetara bidaiatu zuen bateria-jotzaile batena, eta hark bizi izan zituen pasadizoak kontatuko ditu, musikaren historiako une errealak birsortuz eta bandarekin modu didaktiko eta dibertigarrian irudikatuz.
- Andereño | AZAROAK 12. Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Irakasleak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra hasiko dute, eta, horren ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskola.
- Tomaxen abenturak: Misterioa ikasgelan | ABENDUAK 28. Larunbat goizean, Tomax eta Muxi ikasgelan geratu dira, bertan oso gauza arraroak gertatzen ari direlako. Armairuak bakarrik mugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen, telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa. Umorea, majia, kantak eta dantzak nahastuko dira ikuskizun dibertigarri honetan.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



