Ikusgai dago eskualdeko negozioen mapa
Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko negozioen mapa osatzen ari da. Dagoeneko 70 negozio baino gehiago bildu dituzte bertan, eta asmoa da eskualdeko sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.
Ekainean abiatu zen OLATURA-UP egitasmoa; eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin. Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuen bitartez garatu da ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Bi helburu nagusitu ditu programak. Alde batetik, teknologia berrien “olatura igotzeko” baliabideak eskaini nahi zaizkie eskualdeko ekintzaile eta enpresariei; ikusgaitasuna areagotu eta beren jarduna ezagutarazi dezaten. Bestetik, eskualdeko negozioen mapa digitala osatuko da; eskualdeko herritarrek gertuko eta bertako kontsumoaren alde egin dezaten.
70 negozio baino gehiagoko sarea
Hilabeteko ibilbidearen ondoren, 70 partehartzaile baino gehiagorekin osatu da eskualde mailako negozioen erakusleiho digitala. Google My Business erreminta oinarri hartuta, negozio bakoitzaren fitxa osatzeko beharrezko prestakuntza eta aholkularitza jaso dute partehartzaileek. Orain, prozesua borobildu egin da eskualdeko negozioen mapa osatuta. Dagoeneko, eskuragarri dago mapa, Urola Kostako Udal Elkartearen Garapen Agentziko atarian.
Proiektuak izandako harrera ona ikusita eta gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko helburuarekin, jarraipena emango zaio ekimenari. Beraz, garaiz dabiltza beren aktibitatearen ikusgarritasuna hobetu nahi duten ekintzaile eta enpresari txikiak. Asmoa da eskualdeko sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.
Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek bi urrats eman beharko dituzte. Lehendabizi, euren negozioaren Google My Business fitxa sortu. Horretarako, berariaz prestatu da bideotutorial labur bezain ulerterraza. Ondoren, behin fitxa osatutakoan, eskualdeko mapan agertzeko izen-emate orri bat bete behar da.
- Google My Business fitxa osatzeko bideotutoriala
- Eskualdeko mapan sartzeko, izen-emate orria
** Bideotutorialaz gain, fitxa sortu eta hobetzeko bakarkako aholkularitza ere eskainiko da uztailaren 15era arte. Zalantzak argitzeko ekitenurolakosta@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Argibideak eta izen-ematea:
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Enpresa Sustapena Zerbitzua (Maider Ibarbia, Johanna Pino)
- Tel. 943 89 08 08
- enpresasustapena@urolakosta.eus
- jpino@urolakosta.eus

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13



