Irailaren 23an irekiko da Forondako ikastaroetarako izen ematea
Hainbat berrikuntzarekin dator 2022/2023 ikasturteko eskaintza: jubilatu eta pentsiodunentzako yoga ikastaroa, eta sormen eta arteterapia tailerrak gehitu dira zerrendara. Gaztetxoei zuzendutako ikastaro berri bat ere emango da: 9 urtetik gorakoei zuzendutako buruhaundiak sortzeko tailerra. Izen-ematea irailaren 23tik 28ra bitartean egongo da zabalik, Alondegia kultur etxean.
Forondako kultur ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute aurtengoan, eta urriaren erdialdean hasi eta maiatzaren amaieran bukatuko dira.
Eskaintza zabala prestatu du Udalak beste urte batez. Helduei zuzendutako ikastaroei dagokionez azken urtetan emandako ikastaro asko errepikatuko dira, horiek izaten duten arrakastagatik: yoga ikastaroa, qi gong eta meditazioa, kontrol mentalari buruzko ikastaroa, pintura ikastaroa eta egur taila ikastaroa. Aurten bi ikastaro berri gehitu dira zerrendara: sormena eta arteterapia tailerra, eta jubilatu eta pentsiodunei zuzendutako yoga ikastaroa –orain artean jubilatu elkarteak antolatu izan du ikastaro hau–.
Kultur Sailak azaldu duenez, lehen hiruhilekoan aldaketa bat izango da zeramika tailerrean: urtarrilera bitartean ez da ikastaro moduan eskainiko, eta horren ordez orain artean zeramikan aritu direnei zuzendutako tailerra izango da. Tailer horren inguruko informazio guztia irailaren 28an eskainiko dute, 18:30ean Alondegian.
Ohi bezala, haur eta gaztetxoei zuzendutako tailerrak ere izango dira Forondan: oinarrizko pintura haurrentzat (8-12 urte), oinarrizko pintura nerabeentzat (13-16 urte), eta tutti frutti haurren plastika tailerra (5 urtetik gorakoei zuzenduta). Aurten, gainera, buruhandiak sortzeko tailerra izango da, 9 urtetik gorakoei zuzenduta.
Matrikulazioa
- Irailaren 23tik 28ra jasoko dira izen-emate orriak, Alondegia kultur etxean
- Alondegia Kultur Etxea: 9:30-14:00 943-861056 alondegia@zumaia.eus
- Tokiak baino eskaera gehiago dituzten ikastaroetan:
- Herritarrek lehentasuna izango dute.
- Zozketa egingo da.
- Irailak 29tik tokia dutenei ordainketarako informazioa emango zaie. Matrikulazioa amaitzeko Ikastaroa aurrez ordaindu beharko da esandako epean (kopuruaren erdia urrian eta beste erdia urtarrilean); bestela, tokia galduko da.
- Epean ordaintzen ez dutenen tokia itxaron zerrendakoei eskainiko zaie.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Kultura
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
Zumaia bizitzeko da
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15