Irisgarritasunari buruzko galdetegia betetzeko epea zabaldu du Udalak
Zumaiako Udalak Irisgarritasun Plana osatuko du datozen hilabeteetan. Lehen fasean herritarren iritzia jasoko du, galdetegi baten bidez. Abenduaren 6a izango da inkesta betetzeko azken eguna.
Dagoeneko martxan dago Zumaiako Irisgarritasun Plana osatzeko parte hartze prozesua. Herritarrekin batera udalerriko irisgarritasun-baldintzak hobetzeko interbentzioak aztertu eta proposatuko dituen plana osatuko du Udalak. Udal eraikinak, espazio publikoa, garraioa zein komunikazioa aztertuko ditu herritarrekin batera, eta irisgarritasuna hobetzea helburu duen bideorria zehaztuko du.
Lehen pausua herritarren iritzia jasotzea izango da. Udala zenbait elkarterekin harremanetan dago dagoeneko, baina horretaz gain, herritar orok eman ahal izango du bere iritzia inkesta bat beteta.
Bete inkesta hemen klik eginda (epea: abenduak 6)
Lau atal eta proposamen zehatzak
Lau atal nagusi aztertuko dituzte parte hartze prozesu osoan zehar. Alde batetik, kaleetan eta espazio publikoan jarriko dute arreta, hiri-altzarien (txokoak, bankuak, iturriak, lorontziak, paperontziak, edukiontziak, postontziak...) diseinua eta kokapena aztertuz. Atal berean eskailera, arrapala, oinezkoentzako pasabide, komun publiko zein igogailuen egokitasuna landuko dituzte. Bestetik, 31 udal eraikin aztertuko dira, sarrera eta irteerak, barne-komunikazioa, bulegoak zein higiene-zerbitzuak aztertuz. Halaber, autobus-geltokien eta mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuen gaia ere aztertuko dute.
Azkenik, zeharlerro moduan, komunikazioan jarriko dute arreta, seinaleek zein Udalaren webguneak oinarrizko baldintzak betetzen ote dituzten aztertuz. Adierazleak, errotuluak, piktogramak eta bestelakoak aztertuko dituzte atal honetan.
Azterketa horiek eginda osatuko da Irisgarritasun Plana. Zehazki, lau arlo horietarako jarduketa proposamenak osatuko dira herritarrekin batera, pixkanaka, lehentasunen arabera, hobetze-lanak gauzatzeko.
Irisgarritasun Plana osatzeko parte hartze prozesuaren webgunea
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Hirigintza
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18



