Joseba Sarrionandiak literatura-tailerra emango du Zumaian
Urriko lau larunbatetan emango du tailerra, Zumaiako Alondegia kultur etxean. Izen-ematea zabalik dago, irailaren 28ra arte edo plazak bete bitartean.
Urriaren 1, 8, 15 eta 22an egingo da tailerra, Zumaiako Alondegia kultur etxean, 1. solairuan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Urola Kostako Udal Elkarteak eta herri horietako euskara-zerbitzuek elkarlanean antolatuta. Euskaraz sortzen eta idazten trebatu nahi duten herritarrei bideratuta dago. 12 orduko ikastaroa izango da, hiruna orduko lau saiotan banatuta.
Joseba Sarrionandia idazleak gidatuko du tailerra. Haren hitzetan, “irakurketa eta idazketa ohiko zereginak dira gure gizartean, etengabe irakurtzen eta idazten dugu, gehiena ia oharkabean eta modu autodidaktan; baina ipuin bat, eleberri bat, poema bat edo saiakera bat idatzi nahi duenak modu kontzientean egin beharko du, eta baliabide batzuk ikas ditzake horretarako. Horixe da tailer honen helburua”
Izen-ematea zabalik, irailaren 28ra arte
Zabalik da ikastaroan parte hartzeko izen-ematea, irailaren 28ra arte. Plaza-kopurua mugatua da eta izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko. Hori bai, Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiako herritarrek lehentasuna izango dute, Prezioa 20 eurokoa izango da.
Izena emateko helbide honetara idatzi behar da:
Argibiderik behar izanez gero, helbide horretara idatzi edo eta 943 86 50 25 (616 luz.) telefonora deitu.
Albiste erlazionatuak
Urola Kostako Udal elkartea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09
- Zaintza sektorean kontzientzia indartzeko, doako bi jardunaldi praktiko izango dira abenduan, Zaindu Urola Kosta ekimenaren barruan 2023/12/11
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Literatura
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



